_
_
_
_
Tribuna:Gaiak
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Antzinatean aztarrika

Arturo Campion, Eugene Goyheneche, Antso Nagusia... Zer lotura ote dago hiru izen handi horien artean? Euskal historia, eta bereziki Nafarroako historia. Idazle poligrafoa izan bazen ere On Arturo euskaraz eta gazteleraz, garrantzi gorena eman zion jakintza horri, batik bat ikerketa hauetan: Orígenes del pueblo euskaldun, Nabarra en su vida histórica eta El genio de Nabarra idazlan handietan.

Nafarroaren historiografia bidez aldatu zuen, erreinu zaharra euskaldunen bihotz eta mamian kokatuz. Gainera, genero guztietako bere idazkietan sartu zuen. Bestalde, Nafarroako Euskara Elkartean, Campionen ingurutik sortu zen Zazpiak-Bat sonatua. Berak asmatu zuela pentsa daiteke. Arrakasta itzela lortuko du goiburo horrek idazleen artean, bereziki Iparraldean.

"Campionek bidez aldatu zuen nafar historiografia, erreinu zaharra euskaldunen bihotzean kokatuz"
Más información
Arturo Campion, arrazoiaren historialaria

Euskal Herri osoaren historiaz axolatu zen Eugène Goyheneche. Zazpi lurralde historikoak aztertzen ditu, banan-banan, Le Pays Basque liburu erraldoian. Haatik, erromatarren garaitik lekora, toki nagusia Nafarroari ematen dio. Nafarroako erresumatik hasten da, eta luzaz aipatzen du. Anitz gora jartzen du Antso Nagusia, erranez euskal herriaren -populuaren- geroa eragingo duela haren obrak. Ipar Baskoniarekin lotu zituen harremanak azpimarratzen ditu zinez Ustaritzeko historiazale horrek. Ez dago zalantzarik enetzat, Zazpiak-Bat goiburua historian oinarritzen duela Goyhenechek.

Horretan lagungarri zaio

-eta zaigu- Antso Nagusiaren figura, bere garaiko euskaldun guziak -edo guti eskas- bildu baitzituen, gaurko Euskal Herria baino askoz ere zabalagoa zen eremuan, toponimiaren eta dokumentuen arabera hedatzen baitzen Pallarsetik Burgoseko atoetaraino, Hueskatik hurbil pasatuz mendi aldean, Errioxa Garaia eta Bureba kabituz, lekuko ditugularik izen handi batzuk: Abadal, Corominas, Jimeno Jurio... Gaskuñako mendi aldean ere gaur baino urrunago bizi zen. Bigorran, Biarnon, Landetan, baina hor dokumentazio eskasa dugu momentuko.

Antso bera euskalduna zela erran dezakegu, zeren 1060ko donación batek dio -latinetik itzuliz gero- "que los reyes de Navarra de aquellos tiempos usaron del vascuence como lengua propia y nativa".

Tuterako aldea haatik ez zegoen Antsoren mende, baina zer hizkuntza mintzo zuten hor tenplotik ate: arabiera, hebreera, erromantzea, euskara ere ote? Bestalde euskal mundutik harantz hedatu zen, Gaztelan eta Leonen, Antsoren agintea -erreinua?-.

Hedadura horretaz baliatzen dira espainar nazionalista batzuk, Espainiako lehen erregea izan zela errateko. Baina badakigu ez zegoela Espainarik -ezta Portugalik-: penintsula kasik osoan betetzen baitzuen Al-Andalus musulmanak.

Euskaldunok ere kontuz ibili behar dugu hor. Historia ezin da nola nahika erabili, adibidez beharrune baten zerbitzuko. Historiazalea beti arrisku nagusi baten aurrean dago, horren aurka borrokatu behar du etengabe: hori da gaurko ideologien eta markoen iraganari goitik behera proiektatzeko joera, historia Prokustoren ohean sartuz. Maiz hortik dabil historia ofiziala ere, bereziki Frantziakoa.

Gure Zazpiak-Bat goiburuaren eremua ez da Euskal Herriak -euskararen lurrak- Antsoren denboran zuena. Gainera hizkuntzan oinarritzen da lelo hori -Euskal Herriaren izena bezala-, eta normalki denen ondasuna litzateke euskara: ez dezagun politizatu, kalte egingo lioke.

Badakigu orokorki zer egin zuen Antsok. Ez dakigu euskaldungoaz zer pentsa zezakeen. Baina errege euskalduna izan zen, euskaldun guzien erregea (eta beste batzuena ere). Beraz, harro eta burgoi egon gaitezke, euskaldun handienen artean kokatuz eta ongi ohoratuz. Hor dago gainera kulturaren alde egin zituen obren ondarea, bereziki Europari zabaldu zizkion Konpostelarako bideak, eta horien gaindi hedatzen hasi zituen eliza erromanikoak. Ez da guti. Gainera, XI. mende horretan agertzen hasi ziren gaurko nazio batzuen oinarriak, eta hemen agian, Iruñeko erresumatik gureak ere, Antsori esker nolabait, oroitzapenari esker bederen, anakronismoa baztertuz.

Bukatzeko, Campion ahantzi gabe, Eugène Goyenechez errango dut Iparraldetiko historiografia indarberritu duela, Oihenart eta Jaurgain arbaso handien ildotik, ondoko duelarik Manex Goyenetche, berriki zendua.

Jean Louis Davant euskaltzaina da.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_