_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Nora doa euskal komikia?

Argitalpen historikoak desagertu ondoren, komiki arloa arriskuan ikusten dute egile askok

Asterix edo Obelix, Tintin nahiz beste hainbat komikitako pertsonaiak euskaraz mintzatzen dira jada. Beste batzuk, berriz, euskaraz jaio ziren. Ez dira, ordea, gehienak hemen sortutakoak eta jatorri frantsesa, norvegiarra nahiz japoniarra duten komikien itzulpenak ugariagoak dira. Estatu Batuetako superheroiak dira egun protagonista nagusiak eta Superman, Spiderman eta Batmanek dute arrakastarik handiena.

Egoera horretan esan al daiteke euskal komikigintzarik dagoenik? Iritziak eta ikuspuntuak ugariak dira baina aditu eta zale guztiak ados daude: euskal komikiak garai hobeak bizi izan ditu. Tmeo, La Comictiva, Habeko Mik, Naparheid eta beste fanzine batzuk karrikan ziren garaiak iraganak dira eta loraldia joana da. Asisko Urmeneta marrazkilariaren ustez, "panorama ez da oso ona". Beste batzuk, berriz, ezkorragoak dira eta komikietan espezializatua den Astiberri argitaletxeko Fernando Tarancón editorearen hitzetan, "ezin da euskal komikiaz hitz egin, ez baita halakorik".

Egileak kexu dira komikia haurrentzako produktutzat jotzen delako sarritan

Baina garai hobeak ere izan dira eta egun bizirik dirauen Tmeo, eta 1988 eta 1998 urteen artean argitaratu zen Naparheid, erreferentzia dira azken urteetako euskal komikigintzaren bilakaeran.

Fernando Tarancónen iritziz, arrakasta ezaren arrazoi nagusia kulturala da, beste kultura batzuetan komikigintzaren egoera bestelakoa baita. Editore honen hitzetan, "Frantzian adibidez egoera zeharo ezberdina da eta haur nahiz helduek komiki piloa irakurtzen dituzte, kalitatea ere askoz hobea delarik". Bere ustez, argi dago "arazoa kulturala" dela. "Horrez gain, Frantzian komikiak ospea du eta ez da inoiz eleberria baino gutxiago kontsideratu", erantsi du.

Francoren heriotzaren ostean, komikigile eta marrazkilari ugari hasi ziren lanak argitaratzen, ordura arte zentsuratuak zeuden gaiak jorratuz. Hala, sexua eta umorearen ideiak nagusitu ziren eta Asisko Urnenetaren ustez, "aurreiritzi honek bizirik dirau". Tematika aldatzen ari bada ere, ideia honek bizirik dirau. Hala, egun komikiak erosten eta kontsumitzen dituzten pertsona helduak, benetan zaleak dira eta aurreiritziak gaindituak dituzte. Zoritxarrez, ordea, gizartearen gutxiengoa da.

Asisko Urmenetaren ustetan, "gure gizartean komikia gaixo dagoen haur bati emateko oparia da, baina sendatu orduko liburua ematen zaio". Beraz, komikiak umeentzako produktuak dira eta honen isla da merkatuan diren komiki gehienak haurrei zuzenduak direla. Ipurbeltz adierazle argia da, 25 urte merkatuan daraman euskal komiki bakarra. Mikel Durandegi argitalpeneko arduradunaren hitzetan, "gizarteak komikiaz duen iritzia aldatu nahian gabiltza eta gu txikitatik hasten gara". Aditu honen arabera, hainbat urte biziraun duen komikia izanik, "badira jada gaztetan Ipurbeltz irakurtzen zutenak eta egun komikiaz kontzeptu positiboa dutenak". "Orain pertsona hauentzat, gutxi izanik ere, euskarazko produktua falta da".

Salneurria ere eztabaida gaia izan da hainbat kasutan, asko baitira komikia oro har garestia dela uste dutenak. Fernando Tarancón ez dago ideia honekin batere ados, bere ustez komikien prezioak gainontzeko kultur produktuenen parekoak baitira. "Zinema garestia da, baita eleberriak eta CDak ere. Jendeak ordea erosten ditu beraz, zergatik ez ditu bada komikiak erosten? Kultura ezaren beste adibide garbia da", dio editoreak. Urmenetaren ustez,berriz, hizkuntza gutxituetan ekoizten den orok defizitarioa izateko joera du. Honen aurrean dirulaguntza ezinbestekoa da.

Batzuen ustez, komikia beste edozein literatur produktu bezain ona dela erakutsi beharko litzaioke jendeari, txikitatik hasita. Besteen ustez, ordea, komiki egarria bada. Lanari ekin besterik ez dago, arte eta paperezko artea berpizteko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_