_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Euskal Plen Kluba sortu da

Munduan zapalkuntza jasaten duten idazleen defentsan lagunduko du elkarte berriak

Euskal literatura eta elkartasuna uztartzea. Helburu horrekin sortu dute Euskal PEN Kluba, nazioartean ari den izen bereko elkartearen ordezkaritza edo atala. Pasa den asteanaurkeztu zuten ekimen berria Donostian eta udazkenean ofizialki sartuko da Inernational PEN sarean. Adierazpen askatasunaren alde lan egitea eta erregimen zapaltzaileak pairatzen dituzten idazleak babestea dira taldearen helburu nagusiak.

Nazioarteko elkarte hau 1921. urtean sortu zen Londresen eta gaur egun baditu 14.000 kide inguru 98 herrialdetan hedatuta. Euskal ordezkaritza Norvegian irailean ospatuko den urteko batzar nagusian egingo dute kide berri. Tramitea burutzeko, hautagaiak bi abal-emaile behar ditu eta euskaldunen kasuan Katalunia eta Inglaterrako PEN taldeak izango dira. Gainera, arauek eskatzen duten moduan, baimena eskatu beharko die Estatuan diren gainerako beste PEN taldeei, hau da, Galizia eta Espainiako PEN elkarteei. Izan ere, estatu bakoitzean talde bakarra egon ohi da, baina hizkuntza ezberdinak elkar bizi badira muga horien barrenean nazioarteko antolakuntzak aukera ematen du hizkuntza bakoitzeko talde autonomo bat sortzeko.

Zer egiteko balio izango duen elkarte berri honek, hori da orain galdera. Laura Mintegik, sustatzaileetako batek, interes bizia azaltzen du, uste duelako Euskadin "bereziki interesgarria" dela honelako nazioarteko sarean sartzea. Euskara indartu egingo dela uste du eta, bestetik, egoera politikoa kontuan hartuz gomendagarria dela honelako egitasmoa argudiatzen du.

International PEN sarea bost batzorde ezberdinetan dago egituratuta: bakegintzarako idazleak, emakumeak, erbesteratutako idazleak, kartzelaratutakoak, eta itzulpengintza eta hizkuntza eskubideen batzordea.

PEN, berez, foro bat da, ahots bat, erabat autonomoa. Urtean batzar nagusi bakarra biltzen da, baina batzorde bakoitzak behar bezain beste bilera egiten ditu.

Laura Mintegirekin batera ibilbide hau hasi dutenen artean daude Txomi Peillen, Tere Irastorza, Xipri Arbelbide edo Lucien Etxezaharreta. Urteko 40 euro ordainduko ditu kide bakoitzak; horietatik 17 International PENera zuzenduko dira eta gainerakoa bertako kudeaketarako. Jaurlaritzarekin ere harremanak izan dituzte, elkarte berriak unean-uneko dirulaguntzak jaso ditzan.

Hirugarren ahalegina

Proiektua aurrera doa, beraz, baina ikusi egin beharko noraino iristen den, izan baitira aurretik beste bi ahalegin. Lehena, 1921ean. Artean, Andima Ibiñagabeitia, Jokin Zaitegi, Jon Mirande, Federico Krutwig eta Txomin Peillen idazleak saiatu ziren PEN Euskal Bilkura aurrera eramaten, baina Europan sakabanaturik ziren eta alferrik izan zen. 1987an bigarren ahalegina egin zuten. Euskal idazleek bi batzordetan hartu zuen parte: gartzelaturiko idazleena eta itzulpengintza eta hizkuntza eskubideena, baina egitura sendoaren faltan bertan behera gelditu ziren orduko asmoak. Orain, hirugarren ahalegina iritsi da.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_