_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Idealen helmugarantz

Pozgarria da ikustea azken urteotan hurbiletik segitu dugun jendearen fruituak zelan umotzen diren. Horrela dugu Julen Gabiria: plazara irten zuenetik arin abiatu da helmugarantz. Atzean utzi du Connemara gure bihotzean eleberria. Bigarren honekin Igartza saria berriro irabazteaz gain, alde nabarmena atera dio bere aurreko lanari. Han goitik itsasoa ikusten da eleberria zoragarria delako, plazer txiki ugari pizten duena.

Han goitik itsasoa ikusten da lan helduagoa da. Normal-normala. Pertsonaia eta istorio ugariko nobela. Txirrindularitzaren epikaren metafora hartuta liburuko pertsonaia guztiak, inongo entziklopedian agertzen ez diren gehienak, heroiak izango dira euren ekintza txikietan. Askatasuna dute helburu, baita beharrizana ere. Iraultza txikiok inportanteagoak dira, arrakala sakonagoa uzten digutelako barnean.

Eleberri honek alde nabarmen bi ditu. Lehenengoak, estilo surrealistagokoan, bigarren aldeari ataria egiten dio, irakurleari aurrekariak ematen dizkio. Bigarren aldean estiloa errealistagoa egiten da, beti tonu ameslari batean. Bigarren aldea da benetako eleberria. Biak elipsi baten bidez lotuta daude, eta elipsia bera da liburuan agertzen diren istorioak josteko baliabidea. Eszena zinematografikoak bezala daude josita -txirrindularitza ez ezik, zinea ere bada Julen Gabiriaren zaletasun handia-. Horrez gain, Italiako literaturaren eragina somatzen da, batez ere Natalia Ginzburg-ena, baita bere bizitzaren eragina ere.

Eta narrazioan zehar hari bat, Romanen istorioa. Roman Alberdi aitaren eraginez Gino Bartali txirrindulari italiarraren miresle bihurtzen da. Espainiako gerra dela eta erbesteratu eta Ginorekin bat egingo du Alpeetako mendi bat igotzen Frantziako Tourreko etapa batean. Handik puska batera, 1943ko faxismopeko Italian, gaztea bila joango zaio Toskanako Ponte a Ema herrira. Romanen ibilbideak besteei bidea ematen die.

Han goitik itsasoa ikusten da. Julen Gabiria. Elkar, 2004.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_