"Ene yçena letra onetan"
Ene yçena letra honetan". Eta letra dator ondoren: Juan Perez de Lazarraga, Larreako dorretxeko jauna; anagrama eta guzti.
Hauxe da, dudarik gabe, euskal letren historian aspaldian agertu den miraririk handiena: 51 orri, 100en bat orrialde guztira, Arabako euskaraz idatziak. Eta gainera, zoriona bipilago bihurtzeko, literaturakoak. Eta gainera -hemen dena da asalda-, amodiozkoak, eta irakurriaz batera zer den azaltzen hasi beharko dugun dokumentua. Eta XVI. mendekoa.
Aldatu beharko dugu gure euskal literaturaren historia. Aldatuko dugu, ziur. Bere "yçena letra onetan" jartzen duenak bere arima jartzen du.
Nork espero zezakeen horrelako oparia eskuratzea? Poza da nagusi, bai.
Poz ordu honetan baina, gogoratu nahi nituzke honen aurretik gertatu ziren beste ospakizun sekretu bi. Patri Urkizuk Esteban de Garibay idazlearen Errefrauak bildumaren eskuizkribua aurkitu zuen, eta argitaratu Mundaiz aldizkarian. Ez zen ezer gertatu. Hurbilagoan, Julen Arriolabengoak Ibargüen-Cachopinen kroniketan euskal kantu epikoa (benetan epiko, ez ordurarte epiko gisa aipatuak) irakurri zuen eta argitaratu. Beste barik joan ziren albiste zoragarri bi. Agian gaur egun ez du albisteak garrantzirik, mezulariak baizik.
Urkizuk Garibayren izkribua aurkitzean, ez zen honelakorik gertatu; albistea beste barik joan zen
Lazarragaren eskuizkribuak hainbat iradokizun berri emango ditu. Gorte poesia da hemen agertzen dena (gortea ala Ernazimendua?), eta iritzia ematerakoan, Joseba Lakarra zuzen dabilela uste dut. Baina aho literaturak -erromantzeek- indar handia du. Nitasunaren agerpena ere aipatu beharreko litzateke, idazkerak horixe baitu, identitatea azpimarratzeko ahalegin nabaria.
Ikusi ditudan bertsoetan, hamar/zortzi bertsoren neurria darabil (sonetoak badira edota kantak badira), garaiko gizona baitzen Lazarraga, asko irakurria. Baina erromantzea maite duena (La bella mal maridada).
Maitasun poemak dira, bai, baina topikoak garbiak direla uste dut, eta Probentza aldean zabaldurikoak gogorarazten dizkit hemengo tankerak. Bernat Etxeparerekin antzik? Baietz uste dut, baina biek gorago zegoen Ur-eredu bat zutelako ziurrenik.
Badakit filologia aldetik oso inportantea dela testua. "Zauz" agertzen da "zaitut"en ordez; eta Arabako hizkera da gainera, orain arte oso testigantza urriak zituena.
Halakoxe garrantzizkoa da, alajaina, Interneteko orrialdea zabaldu eta irakurtzen hastea -Ene laztana-, irakurleak egilearekin elkarrizketa hastea. Orduan, zirrara zabala izango du irakurleak minbera duen sentimendu horretan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.