_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | Gaiak

Hizkuntzaren 'santutasuna'

Loiolako jesuiten etxetik irten eta Gipuzkoa eta Bizkaiko herririk xumeenetan predikari zebilen bitartean, Agustin Kardaberaz hernaniarra, aditu askok euskal ilustrazioaren aitzindaritzat jotzen duten Eusqueraren berri onac liburu paradigmatikoaren egilea, euskal foruen aurkako lehen erasoen lekuko izan zen.

Kardaberaz, jakintza gizateriaren salbaziotzat aldarrikatu zuen Ilustrazioaren garaian bizi izan zen, bi dinastiaren artean -austriarrak eta borbondarrak- eta bi pentsamolde politikoren bidegurutzean -Antzinako Erregimena eta Frantziako Iraultza-. Austriarren agintearen azpian jaio zen, 1703.eko abenduaren 28an, eta borbondarrak Espainiako tronuan zirela jorratu behar izan zuen deserrirako bidea, Carlos III.ak jesuitak kanporatzea erabaki ondoren. Hiru urte besterik ez zituen egin erbestean, Boloniako jesuiten etxean hil baitzen 1770.ean.

Iruñea eta Valladoliden ikasle eta Bilbo aldean irakasle ibili ondoren, Kardaberaz Loiolako Inazioren jaiotetxearen ondoan finkatu zen. Handik abiatu zen behin eta berriz euskal santuaren mezua herriz herri zabaltzera, eta handik ere ekin zion euskararen balioak aldarrikatzeari: "Eusquera galdu da, baña ori ezta eusqueraren, ezpada euscaldunen desonra", idatzi zuen.

Hernaniko seme handi haren oroimena omentzeko, Euskaltzaindiak jardunaldi akademikoa egingo du larunbatean, hilak 29, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, eta bi egun geroago, Eusko Ikaskuntzaren omenaldia hasiko da Hernaniko Udaletxean.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_