_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Lanbroaz

Gure hurbileko oroimen historikoaren erreskatean gabiltza. Ez dira gutxi aurten euskal gatazka delakoaz idatzi dutenak. Ez dira gutxi, era berean, azaldutako ikuspegiak: borroka armatuak eragindako sentimenduak, trantsizio politikoaren argilunak, hurbileko oroimenarekiko ahaztura eta isiltasuna... Horrelako gaiak hizpidera ekarri ditu Jon Alonso iruindarrak bere azken eleberrian, Euskalgintza Elkarlanean-ek antolatutako Joseba Jaka III. Literatur Bekako saria irabazi zuen Hodei berdeak eleberrian.

Hodei berdeak lekukotasuna da, 60.eko hamarkadaren amaierako Nafarroako gizartearen eta talde abertzaleen lekukotasuna: diktaduraren azken urteak, ETAren lehenengo ekintzak, EAJren kontraesanak, gerra zibilean parte hartu zuten belaunaldi zaharren eta gerra ezagutu ez zuten belaunaldi gazteen arteko gatazka. Dena sasoiko Iruñea ilun eta aspertuan.

Benetako gertaerak eta pertsonaia historikoak asmatutakoekin nahasten dira. Ez dira falta CIAko pertsonaia ilunen azpikeriak. Baina Hodei berdeak ez da espioi eleberri hutsa, zenbait pasartetan halaxe irudi arren, eleberriaren harian fikziozkoa izan nahi duen kronika historikoa ere tartekatzen baita. Fikziozkoa izan nahi, baina fikziotik gutxien duten pasarteak dira, Zelai beltzak izenpean agertzen direnak.

Modu horretan, Jon Alonsok berriro ere ihes egin du eleberriaren ohiko moldeetatik, aurreko lanetan rapsodia eta saiakera gutxi gora-behera nobelatuak egin bazituen, oraingo honetan, generoari beste buelta bat ematen dio, eleberria eta fikziozkoa izan nahi duen kronika nahastuz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_