"Katalunian ez bezala, euskaldunok kontzientzia linguistiko eskasa dugu"
Euskalgintzari errealismo piska bat eransteko helburuaz ekin omen zion Ibon Sarasolak (Donostia, 1943) Ereduzko prosa gaur izeneko proiektuari. "Zein ongi edo zein gaizki idazten den gaur egun, horixe da islatu nahi izan dudana, besterik ez", aitortu du.
Galdera. Kontsolagarria izan daiteke askorentzat idazle handiek ere akatsak dituztela jakitea.
Erantzuna. Baliteke, baina geure asmoa gauza objektiboa egitea izan da. Errealitateko euskara idatziaren nondik norakoak bildu ditugu. Askotan, hiztegietan agertzen ez dena ere erabiltzen da, baina gu ez gara sartu ongi edo gaizki dagoen epaitzera.
G. Zer moduzko idazleak ditugu egungo euskal literaturan?
E. Badira nahiko ongi idazten duten idazleak, baina ez dago idazle perfekturik, gauza guztietan asmatzen duenik. Hau hizkuntza guztietan gertatzen da. Ongi idaztea dohain bat da. Ofizioa har dezakezu hala moduz idazteko, baina ongi idaztea berezko trebetasuna da.
G. Orokorrean, euskara sasoi onean bizi dela uste al duzu?
E. Ez dakit onik aterako garen. Ni baikor samarra naiz, baina obligazioz. Urteak aurrera joan ahala, egoera hobetuz doala esan daiteke, ezin uka, baina betiko euskararekiko hari hori noraino mantentzen den, horixe da nire zalantza nagusia. Errealitatea aldatu bada ere, lotura hori mantendu egin beharko litzateke.
E. Euskaldunon artean, apatia puntu bat ere badagoela esan genezake?
G. Dudarik gabe. Laurdenaren laurdenak gara soilik euskaltzaleak, hizkuntza benetan axola zaigunak. Ez dakit beraz, laurdenaren laurdenarekin zerbait egin daitekeen. Katalunian, esate baterako, ez da horrelakorik gertatzen. Hizkuntzarekiko kontzientzia askoz ere handiagoa da. Zoritxarrez, ezin esan daiteke euskaldunok horrelako kontzientzia linguistikorik dugunik.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.