Galeuscak gerra garaiko literatura aztertuko du datorren astean
Gerra garaian eta gerraostean ere, literatur produkzioak, urria izan arren, fruitu aipagarriak eman zituen euskaraz, galegoz nahiz katalanez. Horixe azalduko digu urriaren 31an eta azaroaren 1ean eta 2an, Historia eta oroimena. XX. mendeko memoria: gerra eta gerraosteak izenburupean Gernikan antolatu den Galeuscaren aurtengo edizioak, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko idazle elkarteetako hainbat adituren laguntzaz.
Gerra garaiko euskal literaturaren kasuan, ezaugarri nagusia euskaraz idatziriko literatura eza da, bai zentsuragatik, bai eta argitaratzeko zailtasunengatik ere. "Egoera hori oso poliki gainditu zen 1959. urtetik aurrera", Teresa Irastorza, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariaren hitzetan.
Erbestean, ugariagoa izan zen euskarazko produkzioa, "baina Telesforo Monzonek, Jose Artetxek, Sebero Altubek eta beste askok gaztelera ere erabili zuten", gogoratu du Irastorzak.
Ildo honetan, aurtengo Galeus caren helburuetako bat, "garai hartako idazlan ezezagun asko ezagutaraztea da, ahazturaren putzu ilunetik atereaz".
Galizia eta Katalunian
Gerra garaiko eta gerra ondoko ondorio latzak Galizia eta Kataluniako literaturetara ere zabaldu ziren. Jaume Perez Montaner, Associacio d´Escriptors en Llengua Catalana delakoaren lehendakariak azaldu duenez, "Gerra Zibilak Katalunian izan zitekeen sormen literarioaren amaiera ekarri zuen, gaztelera indarrez ezarri baitzen, idazle gehienak erbestera edo isilik egotera behartuz".
Frankismoaren garaian gertatu zen kultur jazarpena gora-behera, 1939. urtean katalanez idatziriko lehen liburuak argitaratu ziren, gerrako irabazleek idatzitakoak.
Galizian, bestalde, 20. eta 30.aren hamarkadetan, galegoz idatzitako literaturak "zilarrezko aroa" bizi izan zuen. Gerra zibila piztean, egoera goitik behera aldatu zen.
Armando Requeixo, Gernikan hizlari izango den irakaslearen esanetan, "sortzaile ugari desagertarazi zituzten, eta beste hainbat erbesteratuak izan ziren edo frankismoak isilarazi zituen".
Horrela, 40. eta 50. hamarkadetan, erbesteratuen lanek eutsi zioten literatura galegoari, Luis Seoane eta Eduardo Blanco Amor bezalako autoreak tartean. Zentsuraren malgutzearekin batera, 50.aren hamarkadan, Galaxia de Vigo argitaletxearen sorrerari esker, klasikoen lanak argitaratzen hasi ziren, hala nola, Alvaro Cunqueiro, Ánxel Fole eta beranduago Carlos Casares nahiz Xosé Luis Méndez Ferrínen lanak plazaratuz.
Horretaz mintzatzeko, Gernikan dena prest dago hizlariak etxean bezala senti daitezen. Gainera, azaroaren 1ean, Galeuscak jaialdi irekia egingo du Antzokian, testu irakurketak, antzerkia eta musika konbinatuz.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.