_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Desterrutik bueltan

Azkenaldian (edo agian beti izan da horrela) ezuste atsegin gutxi izaten dugu telebista piztu eta bere aurrean esertzen garenean. Baina lehengo egunean gau ordura arte koipetsu eta motela bat-batean argitu zigun gertakari batek hartu zuen Euskal Telebista, bere lehen katean. Xabier Euzkitzek bere programara Imanol Larzabal kantaria eraman zuen. Imanolen frantsesezko bertsoak bere ahotik entzuteak ez du parekorik izan aspaldian, ez ETBn ez akaso beste kateetan ere. Elkarrizketa ere hunkitzeko modukoa izan zen hainbat unetan, batez ere, zentsuraren garaietan bezala, lerro artean irakurri eta erantsi behar zitzaizkionean solasari falta ziren hitz eta azalpenak.

Azpimarratzekoa da nola eman zitzaion ongietorria Imanoli programa hartan. Abesti eder bat eskaini ondoren, elkarrizketen mahaira gonbidatua izan zen Kortatu musika taldearen doinu ezagun bat entzun genezakeen bitartean. Era horretan nahitaezkoa suertatu zen Joseba Sarrionandia idazlearen ihes famatuaren istorioa kontatzea, Imanolen emanaldi baten ondoren gertatu izan baitzen. Irakur dezagun, hala ere, lerro artean: Imanolek gure oroimenean tokitxo bat merezi baldin badu, izan bedi Sarrionandiarekin lotutako kontu (eta kantu) horregatik; orain aukera dugunez, ahantz gaitezen, beraz, kantariak bere garaian jasotako mehatxuez eta nazionalismoak eman zion harreraz, gazteleraz egindako kantak abesteari eta bestelako pekatu politikoei heldu zienean. Eta gainera, kartzela eta baflesaren istoriora itzultzen bagara, ez al da benetan deigarria Imanolen orduko jokaeraren eta gaur egun ingurune harengandik jaso duen tratuaren arteko aldea?

"Lentos fluyen los ríos del destierro" -dio Jon Juaristiren bertso gogoangarri batek-. Mantso doaz ibai horiek, bai, baina bi urte eta erdi, Imanolek kanpoan beharrez daraman denbora, nahikoa izan da askorentzat kantari deserosoaren existentziaz ahazteko, lurrak (edo erdarak) betiko irentsi izan bailuen. Bizkorregi ahaztu ere, agian, Imanolek bere azken kantak, bere lan berria, gure artean, bere herrian, aurkezteko asmoa eta gogoa azaldu baititu.

Bi urte eta erdian behar baino askoz arreta gutxiago izan dute Euskaditik arrazoi beragatik ihes egin behar izan duten hiritarrek, hiltzaile talde batek ezarritako sistemak ez baititu bere baitan onartzen. Edonon aurki daitezke iheslari behartu horiek, ETBn sekula agertzen ez direnak. Batzuetan jaioterritik oso urrun, beste batzuetan, aldiz, uste baino gertuago. Behin Asturiasko mendietan galdutako herrixka batera eraman ninduten afaltzera, bertako janaria dasta nezan. Egia zen, esan zidaten moduan, han ez zegoela sakeleko telefonoa erabiltzerik, ostatua oso baitzegoen mendian sartua. Sekulako kokotxak probatu ahal izan genituen gau hartan, jabearekin hitz egin baino lehen: donostiarra zen, eta halako kasu gehienetan bezala, lerro artean eman zizkidan aditzera han egotearen bere arrazoiak. "Badakizu han zer gertatzen den" -esan zidan eta baietz erantzun nion buruarekin. Bizitza berreraikitzeko aukeratu zuen tokiak etxekoaren antz handia zuen, baina haren itolarria eta arriskurik gabe.

Desterrutik bueltan etorri zitzaigun Imanol lehengo egunean, bisita labur bat izan bazen ere, eta gertakari soil horrek bestela euskarririk ez leukaken itxaropen izpiren bat eman zigun hark utzitako hutsunea sumatu dugunoi. Gure herrialde korapilatuaz hitz egin zuen gustua eta sentsibilitatea erabat galdu ez dituen Euzkitzek. Gehiago era esan zezakeen (eta agian esan zuen, gidoiaren azpitik). Luis Cernudak idatzia da: "Lo real para ti no es esa España obscena y deprimente / en la que regentea hoy la canalla, / sino esta España viva y siempre noble / que Galdós en sus libros ha creado. / De aquélla nos consuela y cura ésta". Hitzok gurera egokitzeko izenak baizik ez dira aldatu behar. Euskadi ofizial eta errukigabearen aurrean Imanol Larzabal izan zen joan den egunean eta izango da etorkizunean gure kontsolamendua, dagoeneko egitatea den beste Euskadi batek dakarkigun sendabelarra.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_