_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Gezurrak

IIrakurri berri dudalako irakurtzeko aholkua luzatzen diot hemendik irakurle den orori, testu hau irits daitekeen arabera. Liburuaren izenburua L´Adversaire da eta Emmanuel Carrèrek idatzi du. Bada gaztelerazko argitalpena, txukun itzulia gainera. Benetako gertaera bat hartzen du idazleak oinarrian, benetan lazgarria izan zen gertaera, hain zuzen. 1993ko urtarrilaren 9an Jean-Claude Romand izeneko gizon itxuraz lasai batek emaztea, semeak eta gurasoak hil zituen. Gero bere buruaz beste egiten saiatu zen. Ez zuen lortu, bizirik atera baitzen saiotik, bizirik baina kondenaturik, gizalegea baino indartsuagoa den lege batek epaiturik. Halako hilketak eskatzen duen bezala, ikerketari ekin zioten, eta orduan jakin zen egia, halakorik jakin daitekeen neurrian. Jean-Claude Romand sendagiletzat zuten, etxean ez ezik, baita auzoan ere. Baina ez zen sendagile, ez baitzituen sendagile izateko ikasketa luze eta gogorrak amaitzerik izan. Baina hala uste zuten ezagutzen zutenek. Jean-Claude Romand soldata eder baten jabetzat zuten, eta ez zuen lanik egiten, maite zutenei iruzur txikiak egitetik bizi zen. Ustez Ginebrako banketxe batean gordetzen zuen dirua baliatzen zuen beretzako. Eta okerrena ez zen hori, ezta hamazortzi urtez geroztik ere gezur bat eraiki zuela eta gezur hura erakutsi ziela inguruan zituen guztiei. Okerrena ez zen Jean-Claudek gezurra asmatu izana. Okerragoa zen berak ez beste inork jakitea gezurra zela. Beraz, baziren haren bizitzan gezurretakoak ez ziren lurraldeak. Bi seme zituen, eta pentsatzekoa da haienganako maitasuna ez zela gezurretakoa; pentsatzekoa da gezurrak ez zituela estaliko haren sentimenduak, haren barne taupadak estaliko ez zituen bezala, pentsatzekoa da bazirela gezurretakoak ez ziren joerak, eskaintzak, pentsamenduak. Hori zen harrigarriena.

Ginebra ondoko lurraldean gertatu zen. Basoa ugari dago bertan, Jura mendien eraginez. Toki lasaia da bizitzeko, seme-alabak patxadan hazi eta hezteko. Voltaire, "azken gizon zoriontsua", bizi eta hil zeneko lurraldea da. Orain hark ezagututako Ferney-k bigarren izena du erantsita. Gaur egun Fernay-Voltaire deitzen da. Oso oroitzapen polita zuen Voltairek lurralde horretaz. Baita Rousseauk ere, Ginebrakoa bera, Jean-Claude Romand bizi izandako txokotik oso urrutikoa ez, beraz. Haren Les rêveries du promeneur solitaire irakurri duenak badaki, pasarte batean azaltzen duelako, zein eratan kordokarazi zuen haren barnea eta bizitza osoan zauritu esandako gezur batek, beste bati, Marion neskame gaixoari, kaltea ekarri zion gezur batek, zehatz esateko. Geroztikoa da Rousseauk gezurrari eta egiari buruz idatzitakoa: "Gogoan dut filosofiako liburu batean irakurri izana, aditzera eman beharreko egia bat ezkutatzea dela gezurra. Definizio horren bistako ondorioa da, esatera beharturik ez zauden egia bat isiltzea ez dela gezurra esatea; baina egia ez esatea aski ez izanik, alderantzizkoa esaten duenak gezurra esan al du ala ez du gezurrik esan? Definizio horren arabera ezin esango litzateke gezurretan ari denik; zeren, halakok, ezer zor ez dion pertsona bati diru faltsua ematen badio, jakina, atzipetu egin du pertsona hori, baina ez dio lapurretarik egin behintzat".

Rousseauk, iraganean egindako errua zuritu nahian, gezurrari buruzko teoria idatzi zuen. Gezurra, Rousseauren arabera, ez da egiazkotzat jotzen ez duguna, baizik eta egiazkotzat ez jorik, gure mesederako dena. Jean-Claude Romandek bazekien gezurra zela bere bizitzaren zati handi bat, bazekien bezala berarekin bizi zirenek egiatzat zutela bere gezurra. Eta gezurra erabili zuen bere mesederako. Ez zen esaten zuena eta ez zuen ematen ez zena. Goizean goiz etxetik atera eta Ginebraraino joaten zen, hantxe lan egiten zuela esana baitzuen, eta gero galdu egiten zen, kalean ez bazen mendian. Emazteak ez zuen sekula susmorik izan. Senarrarengan sineste osoa baitzuen. Eta behin sinesmen hori, gezur txiki baten kariaz, arrailtzen hasi zenean, erabaki zuen senarrak gezurrarekin amaitzea. Emaztea, semeak eta gurasoak hil zituen, esan bezala. Gezurrak haiek bildu baitzituen, amaraunak euliak biltzen dituen bezala.

Egia jakinda, Jean-Claude Romand ezagutu zutenek galdegin zieten beren buruei: "Nolatan ez gara konturatu?"

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_