_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Hitzen gozamena

Irakurlearengan zirrara erotikoak sorrarazten dituzten testuak ezin esan oso ugariak direla euskal literaturan, gauza jakina denez erotismoa ez baita gure literaturaren alderdirik aberatsena. Hain zuzen ere, Literatura eta erotismoa aztertu dute martxoaren 10etik 14ra bitartean Mondragon Unibertsitatean egin den V. Literatura Astean. Partehartzaileen iritziz, uste baino lizunkeria gehiago da eta izan da euskal idatzizko nahiz ahozko tradizioan. Halaxe erakutsi zuten Juan Martin Elexpuru, Luisa Etxenike, Jasone Osoro eta Pako Aristi idazleek, bai eta Mikel Markez edo Mikel Urdangarin abeslariek beste hainbat artistaren artean.

Euskara eta gozamena uztartzea helburu duen literatur aste honek erotismoa jorratu du aurten, eta literaturaren eta erotismoaren hartu-emanen gora beherez aritu dira bertan bildutako gonbidatuak eta entzuleak. Literatura idatzian ez dugu ez euskaldunean, ez beste hizkuntzetan, historikoki behintzat ondare handirik, erlijio gizonek idazten baitzituzten liburu gehienak; eta zentsuraren atzaparrak ere hor ziren idatzi behar ez zena ebakitzeko. Horregatik herri literaturan nahiz ahozko tradizioan adibideak ugariagoak dira, herriak beste umore batez bizi baitzuen sexua eta lizunkeria. Karmele Perez literatura bilgune honen prestaketetan aritu da eta haren iritziz, "orain arte erotismoaz hitzik esan ez duten idazleak ere hasi dira lehen saioak egiten eta ipuin erotikoen bilduma bat ere egin dute".

Terrorezko liburuek ikaratzen duten bezala, erotikoek berotzea izan behar lukete helburuIdatzizko tradiziorik ezean, herri ondarea izan da egungo literatura erotikoaren aitzindari; genero zaila batzuek diotenez

Izter arteko termometroa

Topaketaren antolatzaileek diotenez, Juan Martin Elexpururen eskutik ere Txalaparta argitaletxearekin genero moduan hasi da erotismoa lantzen, horri esker "ez da garai batean zen bezain arrotza". Hain zuzen ere, idazle horren iritziz, izuzko literaturaren funtzioa beldurtzea den eran, eta umorezkoarena berriz, barre araztea, testu erotikoaren funtzioa irakurlea berotzea izan beharko luke, kitzikatzea, "beraz, izter artean legoke literatura erotikoaren kalitatea neurtzeko termometro nagusia".

Genero zaila da literatura erotikoa, aurreikusi eta errepikakorra izan daitekeena; eta giroa prestatzeak, gauzak poliki-poliki gorantz eramateak eta ezusteek garrantzi handia dute, bai eta denborari ematen zaion tratamenduak. Beraz, idazleentzat ez da genero erraza, zaila izaten baitzaie originalak izatea.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Jasone Osoro idazle elgoibartarrak, ordea, sexua eta erotismoa bizitzaren zati direla uste du eta neurri horretan literaturan ere bere isla behar duela. Osorok bere liburuetan -Tentazioak eta Korapiloak- pertsonen arteko harremanak landu ditu eta harreman horietan erotismoa eta sexua ezin dira baztertu. Idazlearen hitzetan "sexua hor dago, denok bizi dugun zerbait da, garrantzia duena eta eragin handia du gure eguneroko bizitzan. Neurri horretan gorrotoaz, maitasunaz mintzatzen garen heinean eta literatura eguneroko bizitzaren isla den heinean, sexuak ere bere tokia behar du". Idazleak dio "ahalik eta modu naturalenean" erabiltzen duela gaia bere istorioetan eta "ez irakurlea erakartzeko baliabide moduan". "Literaturari erotismoa gehitzen zaionean, irakurlea berotzea litzateke helburua", azaltzen du, "azken finean literatura komunikazioa baita eta komunikazio horretan edozer sentiarazteko gai izan behar duzu".

Hala ere, Jasone Osorok ez ditu bere eleberriak erotikotzat joten, izan ere, erotismoa agertzen bada ere, ez baita sexuaren inguruan gertatzen diren kontakizunak bere liburuetan biltzen dituenak. Idazleak dioenez, "nik kontakizunak biltzen ditut eta haien osagai dira hain zuzen ere, sexu eta lizunkeria, ez ordea ardatz nagusi".

Irakurlearen erreakzioa eta sentimenduak ezagutzea ez da, ordea, hain erraza, izan ere, pertsona guztiek ez dute berdin irakurtzen, ez eta sentitzen, eta ez dituzte bizipen berdinak izaten. Horrez gain, sexua hain da gauza subjektiboa eta iritzi pertsonalak hainbesterako pisua duenez, irakurtzen duenak hartzaile bakoitzarentzat esanahi ezberdina du. Irakurlearen jarrerak ere badu eragina eta bakoitzak espero duenarekin harremana ere badu. Irakurle batzuentzat funtzio hezitzaile eta didaktikoa ere izan dezake nahiz eta literatura erotikoa literatura den, beste ezer baino lehen. Juan Martin Elexpururen arabera, "literatura erotikoak bakoitzaren fantasia eta sexu-irriken mundu ezkutu eta indartsu hori azaldu behar du". Hala ere, bada bestelako helbururik ikusten dionik; adibidez, sexologoen ustez literatura mota honek "funtzio didaktikoa ere" izan beharko luke, "besteen fantasiak eta amodioa egiteko erak azaltzen, aniztasun sexualaren kontzientzia hedatzen, anatomia eta plazerraren mekanismoak erakusten eta rol tradizionalak hausten". "Nire ustez ordea, literatura den heinean sentimenduak kontatzen behar ditu idazleak, baina ez funtzio didaktikoaz. Gero didaktikoa bada, aberasgarriagoa izan daiteke baina ez da funtzio nagusia".

Erotismoa Etxepareren idazkietan?

Juan Mari Elexpuruk literatura erotikoaren bilketa lan bat egin du, Beñat Etxepareren idatzietatik hasi eta gaur egun arteko testuak aztertu dituela. Harrigarria badirudi ere, idazlearen ustez, 1545. urtean Etxeparek idatzi zituen testuetan hasten dira erotismoaren lehen aztarnak, Emazteen fabore olerkian, hain zuzen ere.

Ondorio horretara iristeko, 40en bat testu aztertu ditu Juan Mari Elexpuruk antologian egiteko. Guztiak oso-osorik erotikoak ez izan arren, badira pasarte erotikoak dituztenak. "Etxepareren poemetan badira pasarte erotikoak", dio idazleak, Muxuaren eskatzea eta aipatutako Emaztearen fabore olerkietan, besteak beste.

Aldiz, eliz-gizonek egindako testu ugarik guztiz bestelako helburua dute, erabat "anti-erotikoak" baitira, "lizunkeriaren eta sexu grinaren kontrakoak". Samaniego idazle euskaldunaren El jardín de Venus lanaren itzulpena ere hortxe da eta, aurrerago etorrita, XIX.mendeko Miranderen poema pare bat ere badira, haien artean, idazleak dioenez, "oso pornografikoa" den Hiru putatxoak. "Egun euskaraz gehiago idazten denez, testu erotikoak ere gehitu dira zorionez".

Urteetan zentsurak izan duen indarra ere kontuan izan behar da, baina horrez gain, autozentsura bat ere izan dela dio lanaren egileak. "Gauza horiek pentsatu bai, baina idatzi ez zirela idatzi behar pentsatzen zuen jendeak. Orain ere bere horretan dihardu autozentsura horrek eta idazleek bere burua mugatzen dute. Besteek esango edo pentsatzen dutenaren aurrean beldurra du idazleak, bere obra nola ulertuko ote den".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_