_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Kulturak

Estatuaren krisia ahoz aho dabil, besteak beste, bere eginkizunak ez dituelako betetzen, hiritarrak ez direlako babestuak sentitzen edota handiegi gertatzen delako zenbait gatazkaren aurrean. Baina badago gehiago leporatzea ere, hots, kultura desberdinen arteko elkarbizitza bideratzeko ez duela gaitasuna adierazten. Eta sarritan, gainera, kultura hegemonikoaren inguruan gutxiengoan dauden kulturen integrazioa edo asimilazioa bultzatzen duela.

Horrelako kritikak jasotzen dituzten estatuek, jakina, desberdintasunean oinarritutako politikak edo eskubide kolektibo jakin batzuen inguruko aldarrikapenak ez dituzte aintzakotzat hartzen. Neutraltasuna aldarrikatzen dute, berezitasun etnokulturalak hiritargotik kanpo uzten dituzte eta behin eta berriro errepikatzen dute eskubide eta betebeharren subjektu bakarra gizabanakoa dela, ez beste.

Baina jakin badakigu ikuspuntu liberal zorrotz hau ez datorrela bat gure gizarte anitzekin, hauek ez direla homogeneoak eta errealitatea plurinazionala eta egunetik egunera multietnikoagoa dela. Eta minoria kulturalen presentzia gero eta nabarmenagoa izango delako, gizarte demokratiko batek kontuan hartu beharko luke elkarte hauen berezitasunak errespeta eta babes daitezkeela balore berdinetan oinarritutako komunitate politikoaren barruan. Talde hauen identitatearen defentsa, gainera, bertako partaideek gizabanako bezala beren garapen osoa gauzatzeko duten eskubidean oinarritzen da. Horra hor eztabaida, kultur aniztasunaren erronka, azken batean, askatasunaren inguruan gauzatzen delako.

Eta kultur aniztasuna defenda daiteke askatasunak baldintza kulturalak dituela esanez. Kultura batean sozializatzean gure bizitzari zentzua ematen dioten ahalbideak dastatzen ditugu, aukera hauei esanahia emanez. Hortaz, ongiari buruzko edozein kontzeptu ez dagoela gizarte zehatz batetik kanpo ulertzerik, elkarte horretan sortzen den kulturak ematen digulako gure bizitza gidatzeko posibilitateak eta aukera desberdinak aztertzeko tresnak. Kultura desberdinek gizabanakoek duten hodeiertza osatzen dute, gizakien norabidea eta garapena bultzatuz. Baina kontrakoa gerta liteke, unibertsaltasunaren izenean hitz egiten denean, adibidez. Berriro ere eztabaida, zeri eman beharko litzaioke bidea eta lehentasuna: unibertsaltasunari ala diferentziari? Honen inguruan ere interpretazio ugari eman daiteke.

Eta interpretazioaz ari garenez, identitatea pertsona bakoitzak bere buruaz egiten duen interpretaziotzat har genezake. Hau bai arazo larria, hots, nor den eta zein diren bakoitzaren burua definitzen duten oinarrizko ezaugarriak bilatzea. Eta, jakina, identitatea erabat lotua dago besteek ematen diguten errekonozimenduarekin, edo onarpen ezarekin. Baina baliteke onarpen faltsuan bizitzea eta konturatu ez, edo gizabanakoak bere burua era degradatu batean ikustea. Arazoa, bada, gero eta korapilatsuago gerta daiteke.

Identitatearen historia bi ataletan bana dezakegu: lehena, gizaki guztiek duintasun eta eskubide berdinak dituztela aldarrikatzen den garaia; eta bigarrena, subjektibotasunari begiratzen diona, bakoitzaren benetakotasuna deskribatu eta naturak gutariko bakoitzaren barruan duen ahotsari kasu eginez, norberak gizaki izateko daukan era originalari erreparatuz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Arazoa ikuspuntu hauek ahalbideratzean sortzen da eta, eztabaida demokratikoan, interes eta behar desberdinak azaltzean, gizabanakoen eskubideak eta eskubide kolektiboaren arteko gatazka agertzen da, besteak beste.

Hala ere, ez gara ari espezie kulturalen kontserbatze hutsaz, zeren tradizioak belaunaldiz belaunaldi berritu eta modu kritikoan onartu behar baitira. Gizakiek, harremanetan jartzeko, hizkuntzaren bidez bizitzan zehar bere burua besteekin elkarrizketatuz definitzen dute. Horrela besteak, guretzat adierazgarri diren besteak bereziki, gure identitatearen zati bilakatzen dira, beraiekin lortzen baitugu baloratzen duguna. Elkarrizketa, berriro ere, erronka horri aurre egiteko ezinbesteko baliabidea dugu.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_