Erakusketa eta hitzaldiak ospakizun egitarauan
Bihar inauguratuko den 'Eleiza eta Euskerea' erakusketa bibliografikoak eta bost berbaldik osatu dute Labayru ikastegiaren 25.urteurrena ospatzeko atondutako egitaraua. Erakusketa bihartik datorren ekainaren 10a arte izango da ikusgai, BBK-k Gran Vian duen aretoan. Bertan Labayruren iker eta dokumentazio lanaren berri jasoko du bisitariak.
Hitzaldietan, berriz, izen handiko pertsonek hartuko dute parte. Hala, Paul Poupard kardinala, Jordi Porta Jaume Bofill Fundazioko zuzendaria, Michel Duvert Etniker-Iparraldeko arduraduna eta Bernardo Atxaga etorriko dira, besteak beste, ekainetik aurrera ikastegiaren zilarrezko ezteiak ospatzeko prestaturiko hitzaldietara. Berbaldiak ekainaren 4tik 6ra izango dira, egunero, eta hauek hasi baino lehen, ekainaren 3ko inaugurazio ekitaldian, Vatikanoko kultura ministroa den Poupard kardinalak Kulturako Pontifize-Batzordearen inguruko txostena aurkeztuko du. Egun horretan, 'Labayru ikastegia eta Euskal Kultura' izeneko saio akademikoa izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, eguerdiko 12:00etan. Ekainaren 4a eta 6a bitarteko berbaldi guztiak Bizkaiko Batzar Nagusien Aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Jordi Portak, Jaume Bofill Fundazioko zuzendariak, eskainiko du lehenengo hitzaldia: XX. Mendeko asoziazionismo kulturalaren egitura publiko-pribatua izenburupean. Bertan Labayruko erakundeen zeregina azalduko du Portak. Hurrengo egunean, Etniker Iparraldeko arduradun Michel Duvertek etnografiaren papera gizarte postmodernoan azalduko du, 'Etnografiaren zeregina gaur egun' izenburuko hitzaldian. Azken egunean, ekainaren 6an, Bernardo Atxagak euskal kulturari buruzko hainbat gogoeta egingo ditu eta munduan Euskal Herriak betetzen duen lekua izango du mintzagai.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.