Goi mailako antzerkia
Max Sarietan garaikurrak eskuratu dituzte Bernardo Atxagak eta Trapu Zaharrak
Trapu Zaharra antzerki taldeak Zanguango taldearekin batera ekoiztu duten Pan con Pan antzezlanak erkidegoetako ikuskizun errebelazio onenaren garaikurra eskuratu du. Bernardo Atxaga idazle asteasuarrak berriz Euskarazko Egilerik Onenaren Saria jaso du Bambulo lanagatik. Joan den apirilaren 15ean banatu ziren V. Arte Eszenikoen Max Sarietan, 14.000 profesionalen iritzia hartu dute kontuan eta 24 artista eta lan izan ziren sarituak, hauen artean bi euskaldun.
Estatu espainiarreko Autore eta Editoreen Elkarte Nagusiak eta Fundación Autor-ek sustatzen duten V. edizio honetan ere arte eszenikoetako artista eta profesionalen lana eta talentua saritu nahi da. Estatu mailan joan den denboraldian estreinatu edo antzeztu diren lan guztiak lehiatzen dute eta lankideen botoek erabakiko dituzte sarituak. Arte eszenikoetako artista eta profesionalen lana eta talentua saritzeko helburuarekin sortu ziren. Santiago Ugalde Trapu Zaharra antzerki taldeko zuzendari laguntzailearen aburuz 'saria jasotzea pozgarria izan da. Aktore eta antzezlanarentzat onuragarria dela uste dut, Pan con Pan lanak izango duen oihartzunarengatik'.
Trapu Zaharra taldea 1983. urtean sortu zen, umore talde bat bezala. Hasiera bateko taldearen klown umore garbia ozpinduz joan zen eta Pan con Pan honen adibide argia da. 'Kaleko txirotasuna da antzezlan honetan islatzen dena, mundu ilun eta gogor hau. Gaia Zanguango taldeari ere interesatzen zitzaiola ikusirik, elkarlanean ekoiztea erabaki genuen'. Antzezlan honen ekoizpen prozesua ez zen edonolakoa izan, hiru hilabete eman baitzituen lantaldeak gidoirik gabe eta inprobisazioak duen sormenari zukua atereaz. Abiapuntua txirotasuna zen, lau eskaleren bizimodua. Santiago Ugalderen hitzetan 'ikerketa lan bat ere egin genuen. Hemerotekatan dokumentazio lan garrantzitsua burutu genuen eta behartsu batzuekin hitz egin genuen'. Nahaste-borraste honen fruitua Pan con Pan antzezlana izan da. Lau txiro ezin txiroago biziaren bazterrean bizi dira, autobide bateko errotondan, edo kale itsu batean edo orube abandonatu batean. Eguneroko bizitza huts hori eraman ahal izateko, bakoitzak bizitza eta mundu faltsu bana asmatzen dute, eta ingurukoak sartzen dituzte bertan; iraganeko nahiz etorkizuneko ametsak, planak... Hartara, lau errealitate fantastiko sortzen dira, elkarrekin nahastu eta korapilatzen direnak eromenezko egoerak nahiz komikoak eta absurduak eratuz. Umorea, poesia eta kritika soziala nahasten ditu antzezlanak. Inozentzia, miseria, sustrairik eza eta pertsonaia hauen bihotz on eta gizatasunaren nahasketa aberatsaren fruitua da. Zuzendari laguntzaileren iritziz, 'Joan Brossaren sagarra jasotzea promozionatzeko eta gure burua nahiz gure lana ezagutzera emateko garrantzitsua izango da. Hala ere, gure lana taularatzerakoan izaten da aztertua'.
Atxagaren zakurra taula gainean
Bernardo Atxaga idazle asteasuarrak Bambuloren taularatzearekin Euskarazko Egilerik Onenaren Saria jaso zuen joan den apirilaren 15ean. Idazlearen aburuz 'Brossaren sagarra jasotzea ohore handia da baina sari honetan nire izena aipatzen den arren, saria antzerki talde eta aktore guztiena da, haien lanak irabazi du sari hau. Antzezlana taularatzen duen lantaldeak irabazi du berez saria'. Sortzailearen hitzetan 'Bambulo zakur bihurria, estrabagantea, sentibera eta soila da. Badu antzerkirako oinarri bat, karikaturizatu daitezkeen ezaugarri ugari baititu'. Bambulo arratoi zakur nagia, inuzentea, tripontzia, berritsua, baldarra, baina azken finean maitagarria da. Zakurra izan arren, pertsona baten izaera aberatsa du eta ezaugarri guzti hauek Virginia Imazek oso ongi bildu, josi eta gorpuztu ditu bere interpretazioan. Virginia Bambulo bera da taula gainean jartzean eta orain zakur baten portaera, orain pertsona baten kezkak biltzen ditu. Ramon Barea antzerki zuzendari eta aktore ezagunak egokitu ditu Bambuloren abenturak taula gainean jartzeko. Barearen hitzetan 'egokitze lana nahiko erraza izan da batez ere liburua elkarrizketaz betea baita eta Bambulo zakurrak baitu erakarpen gaitasun nagusia taula gainean'. Pertsonaiaz gain, testuaren estrukturak erakarri zuen Barea. Zuzendariaren hitzetan 'Bambuloren liburuetan kontakizuna ez da lineala, etorkizunera eta iraganera joan etorriz beteriko abenturak dira. Estruktura hau errespetatu nahi izan dut antzezlanean, irudi batzuen proiekzioaren bidez ikus-entzulea espazio eta lekuan kokatuz. Horregatik taula berdinaren gainean, Bambulo Bilboko kaleetan, nahiz Madrilgoetan, nahiz El Prado Museoan dago. Testuaren antzerkirako egokitze lanak ez du zailtasun handirik izan eta Bambulo zakurra pertsonaia maitagarri eta aberatsaren abenturek beteko dituzte antzoki ugari'.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.