_
_
_
_
MUSIKA | GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Estilo anitzak Untzetaren debutean

Markos Untzetak artista euskaldunen erreferente ezberdinak ditu. Euskal rock erradikalaren oinordetzak, gizarte konpromezuak eta erromeriek ez dute inongo zerikusirik Gaua basamortuan (Gaztelupeko hotsak) laneko errepertorioarekin, erro estatubatuarreko influentzia duen estreinaldi diskografikoarekin.

Eibarko kantariak eskeleto akustikoa eta melodia ugari erabiltzen ditu egunerokotasuna, ordaindutako sexua, gaueko misterioak, bakardadea eta pesimismoari lotutako testuak osatzeko. Hauek hizpide, bluesera hurbiltzen da Trenaren zain kantan, poparekin loturak ditu, folk itxura akordeoi eta biolin konponketekin, eta armonika jotzean ezin ekiditu Dylan edo Pettyren gisako trobadoreen antza.

'60ko eta 70eko hamarkadatako amerikar soinuarekin antza duen soinua aurkitu dut, oinarria klasikoarekin; testua ahal den modu naturalean joan dadin bide bat bilatzea da helburua', dio letrei eta musikari garrantzia bera ematen dien egileak. 'Abesti bat bien emaitza da: letra eta musika. Batek huts egiten badu, abestiak huts egiten du', dio Untzetak.

Hori da Gaua basamortuan dendatako zein ataletan kokatuko litzatekeen ez dakien musikariaren premisa garrantzitsuenetako bat. 'Niri gustatuko litzaidake atal guztietan egotea, nire musika guzti horietatik zertxobait biltzen saiatzen baita, eta batez ere, kontatutako istorioak', dio eibartarrak.

Pil-Pil Sessions

Untzetaren lehen abestiak berak mirestutako artistenak ziren, aipatutakoak edota Van Morrison eta Robert Johnsonenak. Gero hasi zen material propioa konposatzen. 'Bahamatan gospelarekin kontaktuan sartu nintzen, eta Ingalaterran oholtza gainera igotzen ikasi, publikoaren arreta lortu eta mantentzen'.

Bestalde, Kutxa beltza pista interaktiboak dituen minicd baten titulua da, Mikel Abregok asmatutako musika eta Luis Andrék Bilboko trafiko kontrol zentroan lortutako irudi urbanoak batzearen ikus-entzunezko emaitza. Biek Gailu bikotea osatzen dute, bere estreinaldian Bap!, Anari, Fermin Muguruzaren Dub Manifesteko haize atala eta Javi Pez eta Makala musiko eletronikoen laguntza izan duena, besteak beste. Elkarlanetik sortu da oihartzun arabiarrak, programatutako baseak, jazzie, scratch eta hip hoparen elementuak osagarri gisa hartuta rock trinkoa, popa, post rocka eta dubaren bost emaitza adierazgarri dituen diskoa.

Kutxa beltza Pil-Pil Sessionsen lehen emaitza da, Metak irundar disketxearen azpizigilua, 'lan nahiko bereziei' bidea emateko sortua, bere arduradunen hitzetan. Bertan izango dute lekua 'artisten arteko elkarlanak, esperimentazioa, konplizitatea eta arriskua, kreatibitatea duten lanak. Sukaldean bezala, pil-pilean, presarik gabe eta kontu handiz'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_