_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Zure begiak

Bazter odoleztatu haren atzean zure begirada zegoen, hainbat alditan ikusi izan dugun bezala. Horren berri oraindik ez nuela, telebista, hala ere, zerbaitegatik ez nuen piztu nahi. Agian hildakorik gabeko bolada luze samar zihoalako jadanik (gure hemengo neurriak aintzat hartuz), sentipen honek beti baitakar berekin, zirrara gaizto batekin batera, gorputz osoa zeharkatzen digun, eta zoritxarrez bete-betean asmatu ohi duen, susmo uxaezina. Baina berria nahitaez heltzen da beti, era batera zein bestera.

Zure begiak zeuden lurrean hilik zetzanaren atzean, bizitzari berriz ere mehatxu eginez, guztiok zure menpe bageunde bezala. Eta ohi denez, zure semealabatzat hartzen ez duzun bat aukeratu zenuen, aski ondo baitakizu bereizten zeintzuk dira hemengoak eta zeintzuk kanpotarrak. Zu ez baitzara, ez, sekula ez zara izan, bere kumeak irensten dituen pizti horietako bat.

Izan ere, zure izena aho betez ahoskatu eta oihukatzen dutenen artean gutxi izango dira kexatuko zaizkizunak, zerbait lepora diezazuketenak. Horrexegatik daude prest zure sarraskiak serenitate osoz jasateko, gehiegikeria behar den momentuan salatzeko (eta ez askoz gehiagotan, badaezpada), eguneko haizeak horrela eskatzen baitu. Baina gutxien espero duzunean hotelen batean bildu eta zure independentzia aldarrikatzen hasten dira zure semealabak, keinu nabarmen horrek zuk bultzatzen dituzun hilketa selektiboekin zer ikusirik ez balu bezala, biharamunean zure izenean hildakoaren senide eta lagunak agurtzea eta hiltzaileen arrazoiak konprenitzea bateratu daitezkeela pentsatuko bailuten. Horretarako adorea beharbada soberan eman zenien semealabei, baina horren truke haien giza duintasuna desitxuratu arte murriztuz.

Ez al dira konturatzen zure kume horiek bere baitan ekoizten den esne dogmatikoak elikatzen duela bortizkeria (bere hilobitik barka diezadala Octavio Paz-ek bere esaldi haren itzulpen hau)? Zure izenean hiltzaileen konplizeekin adostutako helburu politikoek herri txiki asko beldurraren poderioz sare mafioso baten esku utzi dituztela ez al dute ikusten? Jakina, zure begiak boteretsuak dira oso, boteretsuak eta krudelak, zure semealabenak itsu bihurtzeko gauza ere badira-eta.

Zer da gaizki egin duguna, zuregan hainbesterainoko gorrotoa eragiteko? Zure kume bortitzenen begirada zekenak agerian uzten duen gorroto abstrakto hori nondik dator? Zer asmatu da zure izenean toki askotako giroa biziezina bilakatzeko, itolarria ahal izan den neurrian hedatzeko? Zure ikurrak, begietan marrazten duzun horrek, bizitzak eta askatasunak baino gehiago balio al du? Beldurrak, badakigu, edozein gizaki bihurtzen du koldar, baina zergatik utzi zenigun koldarrak izaten beldurraren diktadura erabat zabaldu arte?

Galderoi ez al liekete zure semealaba kutunek erantzun behar gehienbat, eta ez mugarik gabeko zure suminak jasan behar dutenek? Ala zure begiradaren lilurarekin alderatuz, erantzukizunak ez du inolako pisurik?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Nola esango dizugu, uler dezazun, zure ordezkariak aukeratzeko orduan huts egin zenuela, huts ikaragarria? Zure alde beste inongo interesik gabe lan egin (eta egingo) zutenak kanpoan bizitzera behartu dituzu, eman ahal zenien babesa betiko ukatuz. Eta gelditu direnen artean, asko dira isilpean bizi behar dutenak, zure zartadak utzitako deserrian. Aldaketen esperoan luzaro egon gaitezke (eta egon beharko dugu), baina itxaropenak, egia esan, oso ahulak dira.

Jakin behar duzu, hala eta guztiz ere, eta bestela errepikatuko dizugu, honek bukatu beharko duela egunen batean, nahiko genukeen bezain laster ez bada ere. Bukatu beharko du. Diktadura gogorrenak desagertu diren bezala, horretan sinestea zaila egin ohi zaigun arren. Baina bitartean, ondo dakizun bezala, heriotza etorriko da berriro, gizona bakardadean harrapatzen duen heriotz koldarra, eta zure begiak izango ditu, zure begi gorrotoz eta odolez lausotuak, Euskal Herri madarikatua.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_