_
_
_
_
LIBURUAK | Gaiak

Bertsolaritzaren hiru mosketeroek egindako lanaren fruitu berria

Joxerra Garziak, Jon Sarasuak eta Andoni Egañak bide luzea egin dute elkarrekin bertsolaritzaren inguruan. Azkeneko biak bertsolari ezagunak ditugu, eta ez hori bakarrik, baita punta puntakoak ere. Joxerra Garzia koekipier gisa aritu zaie. Hiru mosketero, hiru adiskide hauen lanaren fruitu berria dugu esku artean: Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingeleraz.

Aspalditik dator hauen langintza bertso munduaren inguruko hausnarketan. Egañak eta Sarasuak Zozoak beleari saiakera argitaratu zuten, bakoitzaren bizitzaren berri eta bertsolaritzaz zuten iritzia agertu zuena. Joxerra Garziak Jon Sarasua. Bertso-ispilutan barrena saiakera laburra argitaratu zuen. Eta bertsolaritzaren inguruko tesi egile dira bai Sarasua eta bai Garzia.

Historia honen laburpen gisa eskaintzen zaigu orain Bat-bateko bertsolaritza, begirada eta ikuspegi desberdin bitik egindakoa. Badago barne begirada. Eta badago kanpo begirada. Hiru mosketero badira ere, lau sail nagusitan banandu da saiakera.

Barne begirada bikoitza da. Liburuaren hasieran, bertsolaritza den fenomeno sozialaren inguruko hausnarketa dator, euskararen komunitatearen barnean kokatzen delarik, saioak zeintzuk diren, nolako formak hartzen dituen. Deskripzio mailan agertzen bada ere, beharrezko testu-ingurua dugu lehen atal hau. Agian, kanpo begiradan kokatuko genukeen kapitulua da.

Aitorpen kutsua

Bigarrenean eta hirugarrenean barne begirada nagusitzen da. 'Bertsolaritzaren oreka eta desafioak' atalean tradizioari eta gaurkotasunari buruzko azalpen garbia eskaintzen da. Ez da dudarik aitorpen kutsua hartzen duela liburuak nork bere lanari buruz pentsatzen eta esaten duenean, tradizioaren eta bizi-iraupenaren arteko errokek sortzen dituzten ondorioez mintzatzean. Bere joera didaktikoa ezin bada ahaztu ere, 'Bat-bateko bertsoaren sorkuntza prozesua' atalak ez du lehen pertsonan esandakoaren fidagarritasuna galtzen. Errezetaren gainetik barne prozesuaren garapena estimatzen diot testu honi.

'Marko teoriko berri bat' atalak berriro eskuratzen du kanpoko begirada. Eta eskertzen diot abiapuntu nagusia. Idatzia estetikarako omen da, ahozkoa bat-bateko gozamenerako. Eta abiapuntu horrek hemen zuzenki tratatzen diren marko teoriko baten habeak marrazten ditu.

Oso liburu probetxugarritzat jotzen dut nik hau. Bertsolaritzaren inguruko begirada fresko eta berria.

Joxerra Garzia, Jon Sarasua, Andoni Egaña: Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak. Bertsozale elkartea. Donostia, 2001, 231 orrialde, 16,53 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_