Bihar Antarktikan izanik atzo Kalaportun naiz
Eleberri honetan, Sarrionandiaren unibertso literarioan etengabe zirriborratu diren irudiak aurkezten zaizkigu: bidaiak, itsasoa, deserrotzea... Eta zirriborratu diot, bere ohiko irekitasunari jarraiki, ez baitigu mundu estu eta zurrunik irudikatu. Hausnarketarako joerari eutsi dio oraingoan ere. Gogoetarako bide horretan, Lagun izoztuaren inguruan harilkatuko ditu sarearen mutur guztiak. Izan ere, hasieran hari mutur bakanduak diruditenak, narrazioak aurrera egin ahala, gero eta sare aberatsagoan korapilatuko baitira. Oinarrian hiru narrazio maila bereiz daitezke, denbora, leku eta fokalizazioa aldatuz; oraina, Kolonbia, Maribelen begietatik; iragana, Kalaportu, Andoniren begietatik; etorkizuna, Antarktika, Goioren begietatik. Nahiz eta hiru mailak xeheki zedarriztatu, nire ustez, hiruen lausotzea eta bat egitea da lorpen aipagarriena. Izan ere, narrazioak sorturiko sarean azkenerako ezin izango baitira banatu. Dena den, istorioaren amaiera aldera, idazleak irakurlea sare horretan harrapatzea erdiesten badu ere, nire aburuz, liburu honek ez du hasieran amu egokirik. Berrogeita hamar bat orri irakurri behar izan nituen benetan irakurketaz gozatzen hasteko: ondorengo erritmo sarkorra gabetsi dut hasierako orriotan. Narrazioaren hasieran ez da edukia eta formaren ezinbesteko ezkontzea garatu.
Haatik, denbora eta espazioaren inguruan liburu honek iradokitako gogoeta jarioa benetan aipagarria iruditzen zait, eztabaidarako ate anitz irekitzen baititu; bai denboraz, bai espazioaz jardutean gizakiak berezkoak dituen ziurtasun-gabezia eta kontraesanak egoki irudikatuz.
Joseba Sarrionandia. Lagun izoztua. Elkarlanean. 19,23 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.