Kultura albiste bilduma sarean
Euskal kulturaren inguruan prentsan 1900-1975 urteen artean argitaratutakoak jarri ditu Interneten Eusko Ikaskuntzak
XX. mendean zehar euskal kulturaz eta berarekin zerikusirik duen guztiaz asko hitz egin eta idatzi da eta beste asko estali eta ezkutatu. Eusko Ikaskuntzak ordea, historiaren aztergai utzi berri dugun mende honetan euskal kulturaz prentsan argitaraturiko guztia bilatu, bildu eta Interneten argitaratu du. Guztira 52.341 berriren erreferentziak dira eta Interneten dago datu base garrantzitsu hau, nahi duenarentzat eskuragarri, www.eusko-ikaskuntza.org/baseak webgunean.
Berez euskal kulturaren inguruan XX. mendean argiaraturiko guztia biltzeko helburua zuen elkarteak, informazio baliotsu hau nahi duenak erabil zezan. Ekimena duela lau urte abian jarri zen, nahiz eta ideiaren sorrera aspaldikoa izan. Izan ere, 1997. urtean hasi eta 2001. urteko irailera arte ez zen Interneten argitaratu. 18 pertsonek lau urte hauetan prentsaren hustutze lan astuna egin dute. 1900 eta 1975. urteen artean euskal prentsan -Euskal Autonomi Erkidegoko, Nafarroako eta Akitaniako prentsan- jarduera eta sormen kulturalaren inguruan argitaraturikoaren hustutze lana egitea izan da lehen pausua.
Erraza dirudien arren, hustutze hau gauzatzeko informazio iturriak eta informazioa bera aukeratzeko irizpide batzuk ezarri behar izan ziren. Egunero argitaratzen ziren egunkariak aztertu dira, astekari edo hilabetekariak alde batera utzita. Horrez gain, iraupen luzekoak eta ale-kopuru garrantzitsua izan zuten hedabideak aztertu dira, nolabaiteko pisua izan zuten komunikabideak, eta era berean, fondoak eskuragarri zituztenak. Guztira 14 egunkariren hustutze lana izan da lau urte hauetan egin dena.
Komunikabide guztien aleak topatzea zaila izan da, mende hartako gertakizunek egunkari batzuk ixtera behartu baitzituzten batzuetan. Egunkari guztiak ez ziren 1900 eta 1975 urteen artean egunero argitaratu, batzuk beranduago sortu zirelako edo zentsura kontuak zirela, urte batzuetan itxi egin zirelako. Horretaz gain, urte guzti hauetan ale guztiak gordetzen dituena topatzea ez da erraza izan. Arantza Cuesta Eusko Ikaskuntzako Mediatekako arduradunak dionez, 'askotan egunkarietan ere ez dituzte ale guztiak gordetzen eta etxe partikularretan egin behar izan ditugu hustutze lanak. Beste kazeta batzuk hemeroteka ezberdinetan aztertu behar izan dira, bilduma guztia ez baitzegoen liburutegi bakarrean. Bi urte eman ditugu lan astun hau egiten eta beste urte eta erdi bildutako guztia txukundu eta atontzen. Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñan ibili gara txoko guztiak miatzen eta azkenean emaitza izugarria lortu dugu: 52.341 berriren erreferentziak topatu, klasifikatu eta bildu ditugu'. Egun den datu base garrantzitsuena da baina ez da osoa, ez baitira egunkari guztiak biltzen.
Argus agentzia
1918 eta 1936 bitartean Eusko Ikaskuntzaren prentsa dossierra Argus Suisse et International de la Presse agentziak egin zuen, elkarteak hala eskatuta. Agentzia honek Europa osoan euskal kulturaren inguruan argitaraturiko guztia bildu zuen eta ondoren Eusko Ikaskuntzako bulegoetara bidali. 2.300 berri bildu zituzten urte hauetan eta orain elkartean gordeta direnez, digitalizatu egin dira eta Interneten ikus eta irakur daitezke, jatorrizko hizkuntzan. Gerra iritsi zenean, erlazioa eten zen eta ordura arteko berriak jasotzen dira.
Arantza Cuestaren esanetan, 'ikertzaileentzat da batez ere lan tresna baliotsua, edo baita tesi bat egiten ari direnentzat ere. Liburutegiz liburutegi eta hemerotekaz hemeroteka dokumentu baten bila ibili beharra iraganeko kontua bilakatu da. Orain Interneteko datu base garrantzitsu honetan topa dezakete euskal kulturaren inguruan iragan mendean prentsan idatzi den guztia. Guztiei zuzendua dagoen arren, batez ere ikertzaileek erabiltzen dute datu base hau'.
Mikel Lertxundi hernaniarra Anselmo Guinea pintorearen inguruko tesia egiten ari da. 'Eusko Ikaskuntzako pertsona batek esanda izan nuen datu base honen berri. Interneten argitaratu baino lehen, Eusko Ikaskuntzako Mediatekara deitzen nuen eta beraiek egiten zizkidaten bilaketak. Ostean, Interneten argitaratu zenean erabiltzen hasi nintzen'. Anselmo Guinea marrazkilariaren inguruko tesia egiten ari denez, erreferentzi baliagarriak topatu ditu 'Euskal Kultura prentsan 1900-1975' datu basean. Mikelek dionez 'batez ere erakusketei inguruko erreferentzia ugari topatu ditut eta ostean, hemeroteka edo liburutegietara joaten naiz berriak eta egunkariak irakurtzera'.
Datu base honen erabilpena oso baliagarria dela dio hernaniarrak. 'Batez ere kontsulta konkretuak egiteko da egokia, baina ikertzaile guztiek hemerotekatan ematen dugun denbora ez du ekiditen'. Mikelek dionez datu base hau ez da guztiz zehatza eta osoa eta ikerketa lan garrantzitsua egiten ari denak, datu zehatzak behar ditu. Horregatik, lana aurreratzeko tresna baliagarria izan arren, ikertzaileak bere ikerketa propioak egin behar ditu, gainera, lana osatutzat emateko.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.