_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Garaiekin aurrera egin duen ofizioa

Bertsolaritzak asmatu egin du garai berrien aldaketak bereganatzen gaurkotasun osoa mantentzeko

Lau urtetik behin ospatzen den Bertsolaritza Txapelketa Nagusiak berebiziko interesa piztu du azken ediziotan zaletuengan. Hamairugarrenean ez da gutxiago izan eta atzo, Donostiako Anoetako Belodromoan, zortzi finalista aritu ziren publiko ugariren aurrean.

Baina txapelketa ez da beti orain ezagutzen duguna bezalakoa izan. Gerra Zibilaren aurretik, nazionalismoaren inguruko mugimenduko hainbat partaide izan ziren bertsolaritza eremu berri batera eraman nahian lehenengo Txapelketa Nagusia antolatu zutenak. Tabernatik oholtzara atera nahi zuten. Hasiera hartan, bi urtez segidan ospatu zuten txapelketa, 1935ean eta 1936an. 60ko hamarkadan hasi eta 1982. urterarte ospatutako sei edizioak Euskaltzaindiak antolatu zituen. 1982. urtetik aurrera, ordea, garai berri bat hasi zen bertsolaritzarentzat, Koldo Tapia, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko idazkariak azaltzen duenez. 'Xabier Amurizaren eskutik iritsi zen aldaketa eta gaia, estiloa eta teknikan izan zuen eragin handia'. Amurizak bertso eskolen teoria indartu zuen. Ondorioz, teknika irakasten hasi zen, bertso eskolak ireki ziren eta bertsoak, baserri mundua galdu gabe, kalea ere irabazi zuen.

Beste aldaketa bat bertsolariek eragindakoa izan zen. 85eko txapelketa antolatzeko Euskaltzaindiarekin adostasuna ez lortu ondoren, bere gain hartu zuten lan hori eta ondorengo Txapelketa Nagusiak garaian sortutako Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatu ditu.

Aro berri honetan hezitakoa da Beñat Gaztelumendi, hainbat bertso eskolatan ikasten ibilia. Lehen lehenengoa, gurasoen etxea, hauek zaleak izanda, Txirritaren eta beste askoren bertso zaharrak entzuteko ohitura baitzuten eta horrela semearengan pasioa piztu. Gerora, eskolek teknika, gaiak, oholtza gainean egoteko modua eta beste alor asko lantzeko aukera eman diote. 'Gainera, bertsotan aritzea arrazoitzen, kritikoa izaten ikasteko modu aparta da'. Hamalau urte ditu Beñatek orain eta Gaztetxoen kategoriatik pasa da hiru urtez jarraian Euskal Herriko Txapelketa irabazten. Hemendik aurrera, 15 eta 18 urte bitartekoekin aritu beharko du. 'Lehiakide gogorrak izango ditut, baina ez nau kezkatzen, oso argi daukadalako irabaztea ez dela garrantzitsuena', dio berak. Izan ere, 'oholtza gainean, agurra kantatu ondoren gustura egoten naiz. Eta saioa txapelketa ez denean, benetan ondo pasatzen dut'.

Gauza bera esan dezake Sebastian Lizasok. Bertsotan hamasei urtetik gora darama, 'amaren bularrarekin batera hartu nuen nik bertsoa eta gazte hasi nintzen plazan'. Aurten, nahiz eta finalean egoteko eskubidea izan, uko egin dio Txapelketa Nagusian parte hartzeari. 'Urteak pasa ditut txapelketatan, baina ez dut ikasi urduritasuna gainditzen. Gainera, badaukat txapelketa bat lasai entzuteko gogoa'. Lehian aritzeak asko eman bai, baina asko eskatu ere egiten duela dio Lizasok. 'Eguna iristen den arte, edonon zaudela ere, oharkabean detaile txikiak buruan gordetzen zoaz bertsotan erabiltzeko, eta ohera sartzerakoan oraindik pentsamenduak errimatuak ateratzen zaizkizu'.

Sebastian Lizaso bertsolaritzak jasandako aldaketaz oso konszientea da. 'Zorionez, gizartearekin batera eboluzionatzen jakin du bertsolaritzak, eta gaur egun bezain publiko gaztea ez da sekula izan'.

Gertatutako aldaketa garrantzitsuen artean emakumeen parte hartzea dago. Garai bateko saioetan ahots femenino bat entzutea pentsaezina bazen, gaur egun gauzak ez dira horrela, eta horren adierazle izen ezagun asko, hauen artean, Oihane Enbeitarena. 'Gure familian norbait, gizon edo emakume, bertsotan aritzea normalena da', dio berak. Emakumeak bertsolaritzari eman dion berezitasunen artean, bizipen ezberdinak eta gaiak daude, bere ustez. 'Lehen, emakumea gaia zen, baina orain gizonentzako gaia izatetik euren lehiakide izatera pasa gara'.

Emakumearen partehartzea normaltasunerako bidean dagoela ez du zalantzarik Oihane Enbeitak. 'Ez dago emakume izateagatik trabarik; alderantziz, kasuren batean diskriminazio positiboa ere egin dela uste dut'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_