Inoizko azokarik jendetsuena
Joseba Sarrionandiaren 'Lagun izoztua' eleberria eta Hertzainak-en bilduma izan dira lanik salduenak
'Azoka lasaia izan da'. Horrela hasi zuen atzo aurtengo edizioaren balantzea egiteko prentsaurrekoa Anton Mari Aldekoa- Otalora azokako arduradun eta Gerediaga Elkarteko presidenteak. Antolatzaileak pozik agertu ziren komunikabideen aurrean.
'Partaide, bisitari zein eragileei dagokienez giro lasaia egon da', gehitu zuen Aldekoa-Otalorak, ' ez dakit honi normalizazioa deitzen ote zaion, baina apurka-apurka badirudi esparru horretan ere aurrerapausoak ematen gabiltzala'. Horrez gain, antolatzaileen arabera, azokak inoiz baino bisitari gehiago hartu du aurten, agian bost egunetan izan den eguraldi apartak animatuta.
Antolatzaileek ez zuten gehien saldutako izenburuei buruzko daturik zabaldu. Hala ere, azokako web orrialde ofizialetik jasotako datuen arabera,liburuen atalean Joseba Sarrionandia idazle iurretarra izan da izar nagusia: atzo arratsaldean Lagun izoztua bere eleberriaren lehen edizioa agortu zen eta bigarrena saltzeari ekin zioten Elkarlanean-eko arduradunek. Horrek esan nahi du 7.000 ale inguru saldu dituela Durangon, oso kopuru handia euskarazko literaturak duen merkatu urria kontuan hartuta.
Inoiz baino idazle eta musikari gehiago aritu dira autografoak sinatu eta bere lanen promozioa egiten
Bigarren libururik salduena Pello Zabaleta itzultzaileak euskaratutako Dagmar Kekulá idazlearen Utzi droga hori, kopon! izan da eta hurrengoa Mikel Martinezen Maquis. La guerrilla vasca. Era berean, Harry Potter-en hirugarren atalak (Harry Potter eta Azakabango presoa) oso harrera ona izan du. Hain zuzen ere, herenegun Iñaki Mendigurenek, J.K. Rowling idazleak sortutako pertsonaiaren abenturak euskaratu dituen itzultzaileak, sinatu zuen autografo gehien azoka hartu duen karpa erraldoian.
Diskoetan, berriz, Oihuka diskoetxeak argitaratu duen Hertzainak taldearen bilduma berria izan da lanik salduena. Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabalen Bar Puerto da bigarrena zerrenda horretan.
Dena den, gutxiago salduta ere aipatzea merezi duen bestelako argitalpenik ere egon da. Adibidez, Mintzoa argitaletxeak dokumentu historiko baten faksimile-edizioa aurkeztu du, hain zuzen ere, Linguae Navarrorum terminoa jasotzen duen XII mendeko eskuizkribuarena. Argitalpen berezi hau marko baten barruan eta dokumentuaren jatorriari buruzko hainbat daturekin batera saldu dute. Harrera oso ona izan du, 130.000 pezeta kostatu arren 100dik gora saldu dituzte eta.
Hala ere, salmenta datuei garrantzia kendu nahi izan zioten atzo azokaren antolatzaileek. 'Azoka ez dadila izan apalategiak betetzeko, ona litzateke liburuak irakurriak izatea', azpimarratu zuen Anton Mari Aldekoa-Otalorak.
'Nik uste dut diskoak entzuten direla, baina liburuekin batzutan ez da horrelakorik gertatzen. Liburuak ere irakurtzeko dira, beraz irakurriak izan daitezela, horrela gure ezpiritua jasoagoa egingo dugu eta'.
Urtetik urtera gero eta autore gehiago hurbiltzen da Euskal Liburu eta Disko Azokara beren lan berrien promozioan parte hartzea. Aurten, idazle eta musikari ugari aritu dira egunero autografoak sinatzen. Gerediagako arduradunen esanetan horrek 'erakargarriago' egiten du azoka. 'Gure helburua da idazleak eta musikariak erakartzea eta azpimarratu behar dugu bertan ere izan dugula euretariko asko eta asko, bakoitza bere argitaletxearen bueltan lanean'.
Bestalde, internet eta teknologia berriekin lotutako produktuak hartzen ari diren indarraz baikor agertu ziren liburu eta disko azokako arduradunak. Haien esanetan, 'antzinatik datorren hizkuntza hau uhinetan ere egotea komeni zaigu'. Hori dela eta 'aberasgarri' iritzi zioten edizio honetan ziberguneak izan duen harrera onari.
Bestalde 2003. urterako erakundeek azoka hartuko duen eraikin berria izan da edizio honetako mintzagai nagusia. Egoitza finkoa antolatzaileen aspaldiko eskakizuna izan da eta azkenik badirudi bi urteren buruan beren ametsa beteko dutela.
Transizio urtea
Hain zuzen ere, egoitza berria eraikitzeko lehiaketa publikora aurkeztu diren zortzi aurreproiektuak ikusgai izan dira azokan. Proiektu irabazlea aste honetan bertan aukeratuko du epaimahaiak. Durangoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoen Azpiegitura elkarteak eta Gerediaga Elkarteak berak osatzen dute. Hala, lanak 'lehenbailehen' esleitzea da aipatutako erakundeen asmoa, Pilar Ardanza alkateak behin eta berriz azpimarratu duenez, aurreikusitako epeak bete ahal izateko.
Beraz, datorren urtekoa edizioa orain zehaztu gabe dagoen leku batean egin beharko dute. Gai horretaz behin-behineko egoitza 'leku honetatik gertu' egongo dela esan zuten antolatzaileek, gaur egun azoka egiten den lekuari aipamena eginaz.
Aurkeztutako aurreproiektuei buruz, berriz, ez zuten iritzirik eman. 'Ez dugu izan astirik aurkeztutako memoriak aztertzeko', zehaztu zuen Äldekoa-Otalorak, 'nire gusutuko bat edo beste badago, baina horretan zenbat buru hainbat aburu'.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Zelenski confirma que cualquier pacto con Rusia deberá ser ratificado en referéndum
María Corina Machado denuncia amenazas de “ejecuciones extrajudiciales” a presos políticos en Venezuela
Feijóo remite a la jueza sus ‘whatsapps’ con Mazón el día de la dana y pide declarar por vía telemática
El abogado de Sijena ofrece un acto de conciliación al director del MNAC, pero exige su dimisión
Lo más visto
- El líder groenlandés responde a Trump: “Groenlandia es nuestro país. Nuestras decisiones se toman aquí”
- La revalorización de las pensiones queda en el aire por la negativa de la derecha a apoyar otras medidas sociales
- Comprobar Lotería de Navidad 2025: consulta la lista de números premiados
- El PP de Almeida vota en contra de dedicarle a Robe Iniesta un centro juvenil porque antes quiere hablarlo con su familia
- La cúpula de Vox votó por unanimidad la destitución de Javier Ortega Smith




























































