_
_
_
_
GAIAK

Euskarara ekarritako hitzak

Nahiz merkatua txikia izan, geroz eta gehiago dira euskaratutako liburuak argitaratzeari ekiten dioten etxeak

Euskal literaturak, genero eta forma guztietan, azkenaldian, aurrerakada bizi izan duela guztien ahotan dago. Hala ere, ez omen da pozez asetzekoa, euskal literaturarena merkatua txikia jarraitzen baitu izaten, eta txikiak diren esparruen limitazioak pairatzen dituelako.

Itzulpengintzak garrantzia du alor honetan; gero eta liburu gehiago euskarara ekartzen direlako eta itzultzaileen egoera ezegonkorra izateagatik nabarmentzen delako. Honen adierazgarri dira, adibidez, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak itzuli eta Ibaizabal argitaletxeak plazaratutako Literatura Unibertsala bilduma, edo elkarte berak itzultzaile eta idazleen lan baldintzak hobetzen lagunduko lukeen fundazioa sortzeko duen asmoa.

Aurten amaitu da EIZIEk Eusko Jaurlaritzarekin zuen hitzarmena. Honen bitartez, elkarteak dirulaguntza jasotzen zuen hainbat ekintza eta ekimenen truke. Akordioa berritzeko unea helduta, Lakuako kultura sailekoek baiezkoa eman zuten, baina itzultzaileek formula berriak erabil zitezkeela ohartu ziren, Literatura Unibertsaleko bilduma baino askoz gehiago biltzen baitu itzulpengintzak. Ildo honetan otu zitzaien itzultzaile eta idazleen egoera hobetzen lagunduko lukeen fundazioa sortzea.

Koldo Biguri, EIZEko lehendakaria mintzo da honen inguruan: 'Gaur eguneko merkatuan literatur itzulpenak aurrerakada nabarmena izan du, argitaletxeak maizago animatzen dira itzulpenak plazaratzera eta hori oso ona da. Dena den, guzti hau haur eta gazte literaturara bideratzen da, goi mailako literatura behar duten garantia eta kalitate guztiarekin euskaratzea ekintza garestia delako. Itzultzaileei ezin zaie merezi duten ordaina eman, gure merkatua txikia delako eta denbora batez behintzat txiki mantenduko delako'.

Txikitasuna

Hala ere, txikitasun hau erlatiboa iruditzen zaio Biguriri, izan ere Euskal Herrian, eta itzulpen literarioari dagokionez, 2000 ale argitaratzen baitira normalean, Espainiar itzulpen baten lehen edizioak plazaratzen duen kopuru bera. Dena den, eta aditu honen esanetan, 'itzulpen batek ongi funtzionatzeko ale gehiago argitaratzen dira kanpoan eta Euskal Herrian itzulpen on batek nekez lortuko ditu 3000 ale inguru kaleratzea'. Fundazioaren sustraia eta funtsezko zergatia merkatu autonomoago bat lortzea litzateke.

Anjel Lertxundik ere ezinbestekotzat jotzen du itzulpengintza: 'Euskararen normalizazioak itzulpengintzan du elikagai nagusietako bat. Nobela sorkuntza prozesurako izugarri aberasgarriak dira atzerriko idazleen itzulpenak'. Nahiz eta idazle oriotarrak gutxi itzuli duen, beste hizkuntzatan idatzitako liburuekin ere hornitzen ditu bere hitzak: 'Itzulpengintza lan zehatza da benetan, honetan ezinezkoa baita tranpak egitea. Idazleak gauza bat modu batera edo bestera azaldu ezin duenean saihetseko bide batetik jotzeko aukera dauka baina itzulpenarekin ezin du hori egin, leiala izan behar du testuarekiko. Eta leialtasun horretan behar beharrezkoa du testuarenganako arazoei aurrera egitea. Diziplinari dagokionez, idazlearen lanean asko erakusten du itzultzeak'.

Lertxundiri latinezko hainbat prosa itzultzea gustatuko litzaioke, Ovidio edo Satiricon, beste batzuen artean. 'Juan Kruz Igerabideren laguntzaz gustura itzuliko nituzke klasiko hauek, batentzat lan gehiegi delako, baina eguneroko lanak harrapatzen gaitu eta ez dakit asmo hau gauzatuko dugun', diosku idazleak.

Itzulpen literarioa bultzatzea eta itzultzaileen lan baldintzak hobetzea dira fundazioaren bi zutabe nagusiak. Literatur itzulpen bat plazaratzea askok uste duguna baino arras garestiagoa izatera hel daiteke. Argitaletxe gehienek ekonomikoki mantendu ezin dituztelako ez dituzte itzulpenak plazaratzen, baina honetaz gain, itzulpen eskubideak eta produktua bera garestitzen duten beste hainbat gauza ere ordaindu behar dira. Ahalegin handiak egiteko prest daudenak eta itzultzaileari ordainketa duin bat emateko aukera dutenak dira, Biguriren aburuz, animatzen diren bakarrak. Kalitatezko itzulpengintza egiteko, itzultzaileari hainbat bide erraztea da asmoa.

Anjel Lertxundi idazlea.
Anjel Lertxundi idazlea.JESUS URIARTE

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_