_
_
_
_
GAIAK

Hamaika buruhauste

Gutizia hitzak hamaika burukomin sortu zien hainbait idazleri. Eta ez preziso desira, irrika edo guraririk ez zutelako, ez. Batzuei ez zien gaiak ezer iradokitzen, edo, besterik gabe, ez zuten esanahia ezagutzen. "Entziklopedian begiratu behar izan nuen eta baita hiztegian ere. Bizkaitarra naiz eta guk ez dugu berba hori erabiltzen", esan du Yolanda Arrietak. Antzeko zerbait jazo zitzaien Laura Mintegi eta Goizalde Landabasori ere. "Ez zitzaidan gaia asko gustatu, ez nekien zehazki zer zen, galdetu behar izan nuen. Egia esan, ez dakit nire ipuina gutizia hitzaren esanahian sartzen den", dio Landabasok. Laura Mintegiren arazoa bikoitza izan zen: "Nahiko txarto pasa dut. Batetik, gure artean ez da hitz hori erabiltzen, eta bestetik, ni formatu laburrean ez naiz eroso sentitzen".Miren Agur Meabek, haatik, oso iradokitzailea eta irekia iritzi dio gaiari. "Nik asko gozatu nuen idazten, jolas serioa izan da, eta pixka bat nire mamuak eta nire obsesioak azaleratzeko balio izan dit".

Más información
Gutiziaren 29 ahots
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_