Erotismoa, tinta usainarekin
GAIAKLiteratur txapelketa batek idazle eta irakurleengan interesa piztea nahi badu, Basauriko Euskarabila taldeak erdi-erdiz jo duela esan dezakegu. Pertsonen ezkutuko nahiak, inoiz onartzen ez diren erlazioak edota hurbil-hurbiletik deskribatzen diren hartueman sexualak orain dela gutxi arte hizkuntza gehienetan irakur zitezkeen, baina oso arraroa zen euskaraz aurkitzea. Hutsune hau Basaurin antolatzen den Ipuin Erotikoen lehiaketak betetzen duela esatea gehiegizkoa den arren, aipatzekoa da literatur alor honi eman dion bultzada. Karmele Albisu Euskarabila taldearen eta ipuin erotikoen lehiaketaren bultzatzaileetariko bat dugu. "Taldea sortu eta, berehala, euskararen normalkuntzari begira literatur lehiaketaren bat antolatzea bururatu zitzaigun, baina zerbait berezia nahi genuen", dio Karmelek. "Ipuin eta eleberri txapelketak ohikoak dira, eta haiengandik bereiztea zen gure erronka. Ipuin erotikoena bururatu zitzaigun, eta konturatu ginen euskaraz ez zegoela horrelakorik. Bergaran antolatzen den maitasunezko gutunen txapelketa zen antzekoena, baina ez zegoen besterik". Ordutik hona 5 edizio pasa dira, eta hasieran lehiaketa bitxia zena idazle askoren arreta pizten duen zita izatera iritsi da.
Lehenbiziko edizioan 30 idazle inguru aurkeztu zen; kopuru polita, ordurarte ohitura gutxiko idatzi mota zela kontutan izanda. Karmelek azpimarratzen duen bezala, "urte guzti hauetan aurkezten direnenen kopurua ez da hazi, mantendu egin da 30 eta 35 artean. Hala ere, begi-bistakoa da testuek izan duten eboluzioa. Esaterako, idatziak geroz eta kalitate handiagokoak dira, eta hizkuntza erotikoa aberasten doa".
Honen arrazoia, gehiago idazten dela aparte utzita, emakumezkoen agerraldian koka dezakegu. Hasiera batean, oso emakume gutxi animatzen zen lehiaketa honetan parte hartzera, baina azken deialdian, adibidez, heren bat izatera iritsi dira. Honek erotismoaren esparrua zabaldu du dudarik gabe, gizonek eta emakumeek erotismoa era ezberdin batean ulertzen baitute sarritan.
Baina emakumeen gehikuntza nabaria izan den arren, aurtengo edizio honek gizonezko irabazle bat izan du, Daniel Martirena, 27 urteko kazetari nafarra. Txapelketa honetan aurkezteko arrazoiak azaltzerakoan, Martirenak arrazoi bitxi bat aipatzen du: "Egia esan, libre nituen arratsaldeak betetzeko helburuarekin hasi nintzen ipuina idazten. Lehiaketaren berri izan nuen, eta inoiz ukitu ez nuen alorra zenez, animatu egin nintzen".
Idatzi erotikoetaz hitz egiterakoan, orokorrean, gazteen arteko erlazioak datozkigu burura, erotismoa gazteen gauza bakarrik bailitzan. Martirenak, uste hori gezurtatu nahian edo, 70 urteko bikotea aukeratu du ipuinaren protagonistatzat. "Etxeko andre bat eta bere senarraren arteko harremana kontatzen dut, nahiz eta pertsonai hauek aukeratzea ez den ohikoena izaten. Ipuinean, ezkonduta 50 urte bete dituen bikote baten joko erotikoak deskribatzen dira", gaineratu du.
Eszenak exijitzen duen kontaketa serioari ukitu barregarriak nahasten dizkio, baina testu komikora iritsi gabe. "Ohean direla, eta adin horretan ohikoak izaten diren hezurren gaitzen ondorioz, postura arriskutsu eta zailetan ibili beharrean, ahaleginik eskatzen ez duen 69-a praktikatzen dute".
Aukeratutako pertsonaiak adinekoak izateak bigarren mailan geratzen den erotismo bati buruz idazteko aukera ematen dio Daniel Martirenari. Pertsona horiengan, esaterako, sexuaren inguruan bizi izan zituzten beldur edo erlijioaren inposaketaren aztarna topa daiteke. "Hori ere erotismoa da", dio Martirenak, "lehen birjina zirela heldu behar zuten aldarera, zuzena ez zen zerbait egiten bazuten infernurako bidea har zezaketen. Beldur eta uste guzti horiek askoren bizitza sexualak markatu izan ditu".
Normalean garaipenen bat lortzeak, literatura mailan edota beste edozertan, animuak berritu eta berean jarraitzera bultzatzen gaitu. Beraz, suposa zitekeen Martirenak burua martxan jarrita izango zuela bere hurrengo idatziari begira. Uste okerra: "Nik ipuin hau idatzi nuenean, kontatzeko zerbait nuelako izan zen. Orain ez dut uste ezer dudanik esateko. Beraz, kasu hauetan egokiena isilik egotea izaten da".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.