Erbesteratuen oroimena osatu du Urkizuk bere azken liburuan
Erbestetik barne-minez titulupean, Patri Urkizuk euskal erbesteratu baten bizitza dakarkigu, Andima Ibigañabeitia idazlearena (Elantxobe, 1906-Caracas, 1967), hain zuzen. 253 gutunen bitartez, idazle honen usteak, beldurrak, asmoak eta sentimenduak biltzen ditu. José Antonio Agirre Lehendakaria, Koldo Mitxelena, Jokin Zaitegi edota Jon Miranderi bidalitako gutunek garai hartako bizitzara lekualdatzen gaituzte. 18 urtez jesuita izan eta gero, eta hainbat tokitan lan egin ondoren, 1945ean Ibigañabeitia espioitza lanetan hasi zen aliatuen eta Eusko Jaurlaritzaren alde, Parisera alde egitera behartzen duen zeregina. Bertan euskara irakasle, idazle eta BBCko kronikagile bezala aritu zen, 54ean Caracasera joatea erabakitzen duen arte, lagun zuen Jokin Zaitegik Euzko gogoa aldizkaria bultzatzeko laguntza eskatu ondoren. Ez zuen herrialde hori gehiago utziko.
Hiru atal ezberdin
Goardia Zibilek Bilboko etxea uztera behartu zutenetik, Ibigañabeitiak gutunen bitartez adierazten zien bere lagunei bizi zuen egoera. Hiru atal ezberdinetan banatzen ziren idatzi horiek: literaturaz tratatzen zutenak, politikoak eta pertsonalak. Lehenengoen bidez, beste idazle batzuekin harremana mantendu zuen; Mitxelena, Onaindia eta batez ere Jon Miranderekin. Bere idatziak bidali eta lanean jarraitzeko animoz jositako lerroak bidaltzen zizkien. Alor politikoko gutunetan garbi azaltzen zuen bere sentimendu abertzalea eta odolik gabeko iraultza baten nahia. Honi buruz, besteak beste, José Antonio Agirrerekin mintzatzen zen, Paris utzi zuenean agur beroa eskaini zion bere lagun handiarekin hain zuzen.
Baina gutun guztiek garai hartan bizi zen egoera ezagutu eta ulertzeko balio badute, bere sentimenduetaz hitz egiten duten lerroak dira erbesteratu baten sentimenduak ondoen azaltzen dutenak. Patri Urkizuk aipatzen duenez, "Ibigañabeitiak sorterri min izugarria sentitu zuen hasieratik. Parisen zela, eta nahiz eta muga gainditzea ezinezkoa izan, euskararen alde lan egin zuen, eta noizbehinka ama bisitatu". Caracasen, aldiz, nahiz eta bere borrokarekin jarraitu, "Euskal Etxeek euskararekiko azaltzen zuten ardura urria zela-eta, barne mina handitu egin zitzaion", gaineratzen du Urkizuk. "Gutunetan etsiturik sumatzen zaio, lur jota. Euskararen aldeko giro eskasak triste jartzen zuen. Hala ere, bere zereginei gogor ekin zien, aldizkarietan idazten eta hitzaldiak eskaintzen". Guzti honi urte haietan lana topatzeko izandako zailtasuna gehitu behar zaio. Ildo honetan, hizkuntza ugari jakiteak asko lagundu zion.
Urkizuk 1995ean argitaratu zuen Jon Miranderen gutunak jasotzen zituen liburua, eta oraingo hau aurreko hura osatzera dator. Etorkizunari begira, berriz, berehala argitaratuko du Koldo Mitxelenaren gutunak jasoko dituen liburua.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.