_
_
_
_

Euskaraz ere ahobeltz

Topiko hutsa. Hori besterik ez da euskaraz irainik ez dagoela dioen esaldia, kaleratu berri den liburua ikusita. Izan ere, ordena alfabetikoan antolatuta, 3.000 irain inguru bildu dituzte Jon Zelaia, Covadonga García eta Joseba Aurkenerenak Irainka. Euskal irainen bilduma titulupean.Hirurak euskara irakasleak izanik, Iraleren ikastaro baten bukaerako lana egiteko orduan elkartu ziren zeregin bitxi honi ekiteko. "Gure ikasleengan irainak botatzeko orduan gaztelaniara pasatzeko joera handiegia dutela nabari izan dugu, erabiltzen duten hizkeran nolabaiteko pobretasuna dute", dio Jon Zelaiak. Hori izan zen irainak jasotzen hasteko arrazoietako bat, euskaraz irainik bota ezin daitekeenaren topiko hain hedatua ezeztatzearekin batera. Hasieran, argitaratzeko asmorik ez zutela azaltzen du Zelaiak, baina Aurkenerenak ideia bota eta aurrera egin zuten, liburuak izan duen arrakastak harrituta utzi dituelarik. "Guk egindakoa, azken finean, ikastaroaren bukaerarako lana baino ez zen. Bilduma besterik ez dugu egin. Azterketa sakonago bat egin nahi izanez gero, materiala hor dago, baina gu ez dugu alderdi filologikoetan sartu nahi izan".

Más información
Irainak, naturaltasunez

Hiru mila irainen zerrenda osatzeko eskualdeka banatu zuten lana. Bakoitza zonalde batekoa izanik, eremu ezberdinez arduratu ziren hirurak. Joseba Aurkenerena, Urruñan bizi denez, Iparraldean ibili da batik bat. Covadonga García bizkaitarrak bere lurraldeko bilduma osatu zuen eta baita bizileku duen Zarautz ingurukoa ere. Azkenik, Jon Zelaia oñatiarrak bere jaioteskualdea landu du, Hondarribia aldekoarekin batera, bertan bizi baita gaur egun.

Irain eskean

Aurretik hainbat egilek osatutako zenbait liburu eta hiztegi hartu dituzte oinarritzat euren lana aurrera eramateko. Besteak beste, Kandido Izagirreren El vocabulario vasco de Aranzazu, Oñate y zonas colindantes, Bermioko herri hizkera, Adorez, Azkue, Cazenave eta Elhuyar-en hiztegiak, Bernardo Estornes Lasaren Erronkariko euskararen hiztegia eta Toribio Etxebarriaren Diccionario del euskera de Eibar dira kontutan izan dituztenak.

Baina honetaz gainera, egileak kalera atera dira irain eske. Bakoitzak ehun bat lagun elkarrizketatu ditu gaur egun kalean erabiltzen diren irainen bila. "Gehienbat ezagunengana hurbildu gara, eta normalean jasotako lehen erreakzioa barrea zen, gauza bitxia baitzen eskatzen geniena. Baina segidan, egoera asmatu bat azaldu eta haren aurrean zein irain edo hitz potolo esango luketen galde egiten genien guztiei".

Bilduma egitera mugatu direla azaltzen du Zelaiak, eta honenbestez ez direla azterketa filologiko edo bestelakoetan murgildu. Berezitasunak bilatzen hasiz gero, gizonezko edo emakumezkoentzat soilik diren irainak daudela, edota, batez ere, gazte eta helduek egiten duten irainen erabilera aipatzen du oñatiarrak. "Oro har, euskaldun zaharrak direnak eta gurasoengandik mamitutako hizkuntza jaso dutenek aberastasun handiagoa dutela nabari da, baita irainka aritzeko orduan ere". Helduek askoz ere baliabide aberatsagoak dituztela azpimarratzen du Zelaiak, egoera jakin baten aurrean bospasei irain ezberdin botatzeko gai direlarik, gazteengan aurkitu duten pobretasunaren ondoan.

Dena den, badaude hainbat irain benetan orokorrak eta ezagunak direnak eta nonahi entzun daitezkeenak. Ergela, leloa, lerdoa, mozoloa... dira horietako batzuk. "Hirurok askotan irain berberak biltzen genituen eta horrela konturatu gara hauetako zenbait toki askotan erabiltzen direla".

Hirian eta herrian erabilitako irainei dagokienean antzeko zerbait gertatzen dela dio Zelaiak. "Hiriburuetan, batez ere Bilbo eta Gasteizen, euskaraz mintzatzen direnak gehienbat herrietatik etorritakoak dira eta azken batean ez da aldaketa handiegirik nabari".

Oñatiarrarentzako bitxien gertatu diren irainak Iparraldekoak izan dira, kasu kuriosoak ere aurkitu dituztelarik. "Guretzako gorotza, adibidez, behiaren kaka da, eta norbaiti goroztua esanez gero zikina esan nahi diogu. Baina, Iparraldean, irain hau ez da hegoaldean gertatzen denarekin alderatuz kasu berberean erabiltzen. Iparraldean, gorotza pertsona apalari esaten zaio. Ez dakit oso ondo zein izan daitekeen honen arrazoia".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_