_
_
_
_
_

Irainak, naturaltasunez

El País

Liburuan 3.000 irain biltzera iritsi badira ere, eguneroko bizitzan euskaraz aritzeko ohitura dutenek hogei bat baino ez dituztela erabiltzen dio Zelaiak, nahiz eta gehiago jakin. Bildumari begiratu bat emanez gero, hainbat bitxitasun aurki daitezke. Hauetako bat, nabarmen samarra, "mari" aurrizkiarekin sor daitekeen irain kopuru handia da. Mariabade-tik hasita marizurrut arte presaka dabilena, zarpaila, salataria, zorte handia duena, harroputza eta beste hamaika esanahi ezberdin duten hitzak topa daitezke.

Norbaiti ergela esateko moduen kopurua ere handia da, bilduman gehien agertzen direnetariko irain bat hau delarik, eta nonahi erabiltzen dena bide batez: algal, arbiburu, babazorro, kaskal, memelo, tontolapiko eta beste hainbat dira eskualde ezberdinetan irain bera botatzeko esango direnak.

Más información
Euskaraz ere ahobeltz

Bildumaren alderdi aipagarri bat irainen esanahia azaltzeko hautatu den moduan dago. Sarrera bakoitzean jasotako iraina alboan dakarren azalpena bezain aberasgarria da kasu askotan, erabili den hizkeraren naturaltasunagatik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_