_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Unibertso txikien egoneza

JON KORTAZAR

Emakume poeten lana ugaria izan da poesiaren argitaratzea urri izan den arren pasa den urtean. Irakurleak kontuan hartu beharko luke urriaren hasiera arte, hiru poema liburu berri argitaratu zirela -besterik ez- euskaraz. Gaurkoan, 90. hamarkadan hazi direnen artean, baten lana aipatu nahi nuke. Isabel Díaz-ek Irun Hiria saria irabazi zuen 98an, Ontzi iluna lanarekin, eta, ohitura denez, urtebete geroago argitaratu du liburua Kutxak. Hurrengo batean, berriz, Miren Agur Meabe aipatuko dugu. Bere Oi, hondarrezko emakaitz poemategia Lasarte-Oria lehiaketan saritua izan zen, aspalditxo, eta orain Idatz & Mintz aldizkariak emango du argitara, bere aleen gehigarri gisa.

Emakumeek, adibidez, Galizian berrikuntza ederra eman diote olerkigintzari, eta ahots berriek poesigintza aldatu egin dute. Asko dira (Olga Novo, Chus Pato, Yolanda Castaño, Enma Couceiro, María Cebreiro) Rosaliaren hizkuntzan lanean ari direnak. Gure artean, ez dira horrenbeste eta urrundik ere ez dute Finisterreko lurraldean duten indarra. Baina Isabel Díazek ere baditu erro galiziarrak eta poema bat galizieraz eman du bere liburuan, eta ez frantsesez, irakurle gaizki enteratu batek esan duenez.

Ontzi iluna liburua Isabel Díaz-en lanean bigarrena da. Aurrekoa ere Ernestina Champourcin saria irabazi ondoren argitaratu zioten poetari. Eta ordukoaren antzera Ontzi iluna poema desberdinez osaturikoa dugu. Ardatz nagusia, agian, tituluan bertan dago. Ontzia emakumearen sinboloa da pentsakizun tradizionalean: gizonen munduan. Berreterretxeren kantorian Margaritak eskuekin ontzia osatzen du eta bertan hartzen du Berreterretxeren odola, hazia, azken batean. Liburuko poema txiki batek adierazi du testuan landu nahi den esanahia: ontzi iluna: gaua da, baina "ontzirik ontziena", emakumea. Nik, ordea, nahigo dut beste zerbait irakurri, "ontzia" emakumea da, eta "iluna", gatazkatsua den bere izaera. Unibertso txikia egonezez eta artegatasunez agertzen da, higidura handiz.

Liburua poliedroa da, gai desberdinez osatua. Emakumearen egoera da, agian, nagusi liburuan zehar. Egoera bikoitza, gizonaren azpian bizi da ia bakarrik bere egoera sotilean, baina askatasuna nahi du. Eta Isabel Díaz-ek askotan adierazten du askatasun nahia: "Zeren eta emakumeak gutxitan izan baitira bidaiariak/ (Zergatik baina?)". Besteetan, ordea, emakumearen bizitza xume eta sotila, detaileetan oinarritua agertzen da askotan: irria, hitz sotila, esaldia umila barrenaren lasaitzeko: "'Ez zaitut galdu nahi'/ entzun nahi nuke". Horrekin nahiko eta sobera balitz bezala.

Agian liburuko kontraesanik handiena gaien artean egin den barreiaketa izan da: bata bestearen atzean agertu dira gai sentimentalak, bertso laburrak, egoerazko gaiak, haur kantak... Pentsakizunak askotan ematen die sendotasuna liburuko poemei, eta irakurgarriak dira oso testuan han-hemenka agertzen diren zenbait bertso eder. Hauek, adibidez: "betegabeko ametsek/ emakumezko izena dute", edo "Usteldu egin da arbola/ eta honen gainean eraikitako/ sinesmen eta balore sistema osoa".

Noizbehinka Atxagaren Etiopia-ren oihartzunak nabariak dira, baina liburuak badu pentsakizun eta sentimenduen arteko adabaki ez ongi josia, bata alde batetik eta bestea beste toki batetik joango balira bezala.

Hizkeran ere nabari zaio hori Isabel Díaz-i: irudi zenbait eta zenbait hitz bigun agertzen dira, pisu tradizional larregi dute, agian, nire gustuko, baina elkarrizketaren tonua lortzen duenean, amari edo adiskideari eskainitako poema borobiletan, testuek edertasun bitxia lortu dute.

"Neu naiz malerusa" idatzi duen emakumeak badu zeresanik gaurko poesiaren alorrean, ontzia iluntasunez beteko bazaio ere.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_