Tolosa kantuan
Tolosako Abesbatzen Lehiaketa badator bere urteroko zitara. Bihar arratsaldeko zortzietan luzatzen du lehen gonbitea XXXI. edizioak San Frantzisko Elizan ospatuko den Topaketak kontzertuarekin, Euskal Herriko hainbat abesbatza bilduko dituen emanaldian. Hurrengo ostegunetik aurrera, berriz, nazioarteko 26 abesbatza lehian jarriko dituzten saioak izango dira ikus eta entzungai bazterrak musikaz beteko dituzten bost egunetan zehar.Europa, Asia eta Ameriketatik iritsitako taldeak izango dira aurtengo partaideak, Japonia, Israel edota Txiletik etorritako taldeekin osatutako zerrendan. Hauen artean, euskaldunak hiru. Bi helduen abesbatzak dira, Kanta Cantemus eta Oilur, eta bestea haurrena, Gaudeamus izenekoa.
Javier Busto Kanta Cantemus taldearen zuzendari gisa egongo da Tolosan aurten. Berezia da Bustorentzako lehiaketa hau, hainbat arrazoirengatik. "Lehenengo aldiz etorri nintzela hogeitabost urte betetzen dira aurten. Orduan, 74ean, Valladolideko ikasle euskaldunek osatutako talde batekin etorri nintzen. Ez genuen postu onik lortu, baina 75ean hirugarren saria eskuratu genuen, eta 76an laugarren izan ginen. Bestalde, aurten, nik 50 urte beteko ditut, eta omenaldi modukoa ere eskainiko didate nire lan bat obra beharrezko bezala ipiniaz".
Hain zuzen, O magnum mysterium Bustoren obra izango da aurtengo Tolosako lehiaketan derrigorrezko lanetako bat, konkretuki ahots nahasien polifonia kategorian kantatu beharrekoa. Antolakuntzak, gainera, beste bi euskal konposagileei omen egin nahi die aurtengoan, Francisco Escudero eta Tomás Aragüés-i. Lehenengoaren kasuan, berak armonizatutako hiru kanta herrikoi daude programan. Haurrentzako kategoriaren barne kokatzen den Ixil ixilik dago kanta, eta helduen folklore alorrari lotutako Nik baditut ahots berdinetan eta Lo hadi aingirüa ahots nahasietan.
Aragüésen lanari dagokionean, lehiaketarako espreski eskatutako lana da berea, Un silencio errante titulua daramana eta ahots berdinentzako polifonia sailean derrigorrezkoa dena.
Bustoren esanetan, lehiaketaren mailak etengabe gora egin du urte hauetan, eta hori da gaur egun euskal abesbatzen presentzia urriagoaren arrazoia. "Maila ertaina gaur egun benetan altua da, eta horregatik beldur piska bat ematen duen lehiaketa bihurtu da Tolosakoa; baina aldi berean, noski, munduko abesbatza hoberenekin batera aritzeak estimulo gisa jokatzen du. Hemen, inguruko guztiok Tolosarekin ikasi dugu, oso garrantzitsua izan da guretzat lehiaketa hau".
Duela sei urte izan zen Javier Busto azkeneko aldiz Eskifaia abesbatzarekin Tolosako lehiaketan, eta aritu diren guztietan sariak lortu dituzte. Oraingoan ere, Gipuzkoa osoko kantariek osatutako Kanta Cantemus abesbatzarekin, badute saririk irabazteko esperantza. "Garrantzizkoena parte hartzea dela esaten dute, baina niretzako horrek ez du balio. Lehiaketa batera aurkezten baldin bazara, benetan ondo egin nahi duzulako da. Urte osoa daramagu lehiaketako obrak lantzen, astean behin Axular Lizeoak uzten digun aretoan biltzen garelarik. Beste abesbatzen maila berdinean egon nahi dugu".
Lehiaketa programatik at, kontzertu berezia prestatu dute aurtengo ediziorako antolatzaileek. Igandean, urriaren azken egunean, Britainia Handitik etorritako The Swingle Singers taldeak emanaldia eskainiko du Leidor Zinema Antzokian, arratsaldeko zortzietan hasita. A capella abesten duen zortzi kideko talde honek bi Grammy sari irabazi ditu eta munduko orkestra hoberenekin kolaborazio ugari ditu.
Sesioen egitarauari dagokionean, osteguna 28 eta ostirala 29an arratsalde eta gauean izango dira emanaldiak. Asteburuko ekitaldien artean, berriz, larunbatean jokatuko den haur mailako lehiaketa azpimarra daiteke. Azkenik, astelehen goizean lehiaketaren amaiera sesioa ospatuko da, eta arratsaldean, kantu egunei amaiera emango dien kontzertua burutuko da, dohainik, San Frantzisko Elizan. Norvegiako Bergen Vokalensemble eta Alemaniako Studio Vocale Karlsruhe ariko dira bertan.
Lehiaketaren bost egunetan zehar, azken urteotan bezala, parte hartzen duten taldeek inguruko herrietan ere kontzertuak eskainiko dituzte. Aurten, Euskal Herriko herrialdeetaz gain, Burgos eta Zaragozara joango dira Tolosako ospakizuna zabaldu asmoz.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.