Kotoi plantaziotik, kontserbatoriora
Plantazioetako esklaboek ez zuten susmatu ere egin izerdi eta oinazez osatzen zituzten kantuak inoiz paperean idatziko zirenik, ez eta entziklopediek hainbat musika estiloren iturburutzat hartuko zituztenik. Estatu Batuetara indarrez eramandako esklabo haiek sortu zuten gaur egun blues izenarekin ezagutzen duguna, XX. mendean zabaldu diren korronte nagusien lehenbiziko hazia, pop, rock and roll-a eta jazz-a hain zuzen. Estilo horiek klasikoek duten maila akademikoa eskuratu beharko luketela uste dute hainbat musikarik, oraindik araututako irakaskuntzatik kanpo baitaude. "Baxu eta gitarra elektrikoa, teklatuak edo bateria jotzeko hamar urtez ikasketak egin ditzakezu. Hala ere, ez duzu titulurik eskuratuko eta hori bidegabe jokatzea da". Iñaki Salvador piano jolearen hitzak dira horiek. Donostiako Musika Eskolan jazz klaseak ematen ari da gaur egun, musikari askorentzat egiten dituen lanekin tartekatuz irakasle ogibidea. Musika eskolak Izan ere, Hezkuntza Sistemaren Antolakuntza Orokorrerako Legeak, LOGSEk, musika modernoa irakaskuntza zentroetan sar dadin zirrikitua ireki zuen. Lege horrek, ordea, bereizketa egiten du araututako irakaskuntza eta ez araututakoaren artean, hau da, kontserbatorio ofizialak eta musika eskolak, hurrenez hurren. Musika eskolak garai bateko akademien ondorengoak dira. Udalek sortuak izaten dira gehienetan, banaka batzuk pribatuak badira ere. "Argi azaldu behar da, oraindik LOGSEa dela eta nahasketak sortzen baitira. Musika berri guztiak ez dira kontserbatorio ofizialetan sartu, ez dira araututako irakaskuntzan sartu, legeak hala adierazten baitu", dio Salvadorrek. Hala ere, gure inguruko herrialde batzutan XX. mendeko musikek klasikoaren maila akademiko bera dute. Estatu Batuak, Holanda eta Frantzian gertatzen da hori. Azken herrialde horretan, esaterako, "musika inprobisatuak" jorratzen dituen katedra dago kontserbatorio ofizialetan. Izen horrekin musika modernoaren multzoan sartzen diren korronte gehientsuenak biltzen dituzte. "Katedra horiek oso irekiak dira edukiei dagokienez. Musika modernoaren fenomeno guztia jorratzen dute. Batera sortu diren musikak dira. Rock-a eta jazz-a blues-etik sortu dira, elkarrengandik oso hurbil daude denbora eta espazioan. Praktika ikasten da eta baita estilo horien historia ere", zehazten du Iñaki Salvadorrek. Hemen horrelako aukerarik ez badago ere, arlo honetan legedi berriak onurarik ekarri duela uste du Donostiako Musika Eskolako irakasleak, musika modernoaren irakaskuntzak gutxieneko lege euskarria eskuratu baitu. Getxoko Musika Eskolako zuzendaria, Jose Antonio Llorente, bat dator iritzi horrekin. Haren ustez, hutsune handia bete dute zentro hauek, "musikaren munduan sartu nahi dutenei, egokitutako eskaintza" sortu baitzaie. Bestalde, musikaren irakaskuntza arautzen duen dekretuak urte gutxi barru jazz ikasketek ofizialtasuna eskuratu eta kontserbatorioetan sar daitezen ateak zabalik uzten ditu. Euskadin Hezkuntza Saila arduratzen da dekretu horren garapenaz. Irakaskuntza Berezietarako arduraduna, Guzman Aranaga, gertutik jarraitzen ari da prozesua eta positiboa deritzo zabaltzen ari den aukera berriari, oraindik nahikoa ez dela aitortu arren. "Aukera hori laburra da oraindik ere. Legeak zabalik uzten du atea eta hori ona da. Kontserbatorioek beraiek arduratu beharko dute aukera horren garapenaz". Errezelorik ez Aranagak ez du uste kontserbatorioek errezeloaz begiratzen dietenik musika berriei, eta aldeko jarrera izan arren, orain arte legeak ez duela aukera askorik eman azpimarratzen du. "Ehun urtetik gorako tradizio akademizista ezin da bat-batean ezabatu. Ikasketa hauek sortzeko borondatea egonda ere, legeak ez du horretarako bidea zabaldu orain arte. Gogoratu beharra dago Bilboko kontserbatorioan jazz ikastaroak eman izan direla. Horrek agerian uzten du irakasleek eta zentroetako zuzendaritzek bide hori jorratzeko gogoa dutela, baina orain arte ezinezkoa izan da".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.