Klasizismoa eta inprobisazioaren arteko zubia
Euskal Autonomi Erkidegoko hamabost eskoletan, egun, 500 lagun inguru dira musika modernoarekin loturiko espezialitateak ikasten ari direnak. Ikasle horien artean "nahasketa handia" dagoela azpimarratzen dute arlo honetako profesionalek, zentro hauetara hurbiltzen direnek "oso ezaugarri desberdinak" izaten baitituzte. Hala eta guztiz ere, ikasleen oinarrizko sailkapena egin daiteke ikasketa hauek aukeratzerakoan izan dituzten arrazoiei erreparatuz gero. Lehenengo taldea haurrek osatzen dute. Mutiko hauek gurasoek animaturik biolina edo akordeoia aukeratzen dutenen estereotipoa erabat apurtzen dute. Zazpi urterekin Led Zeppelin edo Pat Metheny-ren doinuak jotzen dituzte, musika ikastegietan konpositore klasikoen partiturekin egiten den moduan. Ikasle hauek "oso eskerronekoak" direla eta haiekin lan egitea "esperientzia aberasgarria" dela azpimarratzen dute irakasleek, gazteak direla-eta oraindik zenbait teknika ikasterik ez badute ere, "freskotasun" eta "naturaltasunez" ikusten baitute musika. Adibidez, Donostiako Musika Eskolan ari den zazpi urteko bateria ikasle bat aipa daiteke estereotipoak hausten dituztenen artean. Bestalde, talde bat sortu ondoren musikaren oinarriak ezagutu nahi dituen gazte ugari dago. "Auzoan talde bat egin dute lagunekin. Baina musikan sakondu ahal izateko gutxieneko formakuntza behar dutela ikusi dute. Hamabost urte inguruko gazteak izaten dira, eta baita 30 urtetik gorakoak ere", dio Iñaki Salvadorrek. Ikasle hauek inprobisatzeko berezkotasuna eta "lan egiteko gogo handia" izaten omen dute ezaugarri, estiloari dagokionez batere "akademikoak" ez badira ere. Inprobisazioa Beste multzoan formakuntza klasikoa amaitu duten musikariak daude. Goi mailako lizentziatura poltsikoan dutela karrerako urteetan jorratu ez dituzten estiloetara hurbiltzeko beharra sentitzen dute ikasle hauek. Azken talde honi buruz irakasleek iritzi desberdinak dituzte. Haietako batzuen arabera, formakuntza klasikoa "ezinbestekoa" da, bestela ikasiko ez lituzketen teknikak barneratzen baitituzte musikariek. Hala, estilo berrietara salto egitean gainontzeko ikasleek baino oinarri sendoagoa izaten dute, eta horri esker ez dute aparteko zailtasunik inprobisatzerako orduan. Donostiako Eskolako irakasleak dioenez, berriz, formakuntza klasikoa soilik jaso dutenek "arazoak izaten dituzte beste mundura pasatzeko, eta ez gabezia teknikoaren erruz, musika hauetara igarotzeak eskatzen duen jokabide aldaketa dela-eta baizik. Bat-batean paperean idatzita ez dauden musikak jotzeko beldur handia izaten dute, denbora luzez idatzita dagoen musika jotzeko espezializatu baitira. Hemen musika idazten dugu, baina inprobisazioa ere asko zaintzen da".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.