_
_
_
_

Ospe bidean lehiaketak abiapuntu

Zaila da guztira zenbat diren jakitea, baina ia ia herri bakoitzak bere literatur lehiaketa duela esan daiteke. Euskal Idazleen Elkarteak prestaturiko zerrendak 45 deialdi jasotzen ditu urtean, nahiz eta bertatik kanpo herri askotako kultur etxe edo liburutegiek antolatutakoak gelditzen direla argitzen duten. "Garrantzia edo tradizio handien dutenak hartu ditugu, ez guztiak", dio elkarteko presidenteak. Bi orrialdetik hasita eleberri baten tamainarainoko lanak aurkez daitezke. Eta sariak ere domina edota agiri batetik hasita bi milioitik gorakoak izatera hel daitezke. 55 milioi pezetatik gora banatzen dira. Batzuentzat, idatzitakoa ezagutzera emateko lehen aukera dira eta besteren ustez, deialdia egiten duen erakundearen ospea dute helburu. Lehenengoen artean, azken bi urteetan zortzi sariketa irabazi dituen Fernando Morillo dago. Azkenak aipatzearren, urtarriletik Donostia Hiria eta CAF-Elhuyar lehiaketatan sariak irabazi ditu, lehenengoan guda ondoren giroturiko ipuin batekin eta bigarrenean zientziaren inguruko lanarekin, Erraldoi herrena, zientzia panazea bat ez dela azalduz eta kontzientziak zertxobait astindu nahian. Iritzi desberdinak Lortutako sariek ezagutzera eman dituzte Fernando Morilloren izena eta lanak, eta nahiz eta oraindik horretan pentsatzeko goiz dela iruditzen zaion, ogibidez idazle izatea beretzako "zerua" litzatekeela aitortzen du. Momentuz, "argitaletxe pare batek eskaintzak luzatu dizkidate eta liburuxka moduko bat prestatzen ari naiz" Lehiaketak hainbeste izateak baditu bere alderdi on eta txarrak. Onen artean, aukera oso zabala dagoela azpimarra daiteke. Eleberri, ipuin eta narrazio motzak, saiakera, umorea, ikerketa, poesia, haur eta gazte literatura eta beste hainbat kategoria daude. Baina aldi berean, deialdia egiten dutenek euren artean adostasunik ez bilatzeak nolabaiteko sakabanatzea sortzen du. "positiboa litzateke aukera zabal hori zertxobait antolatuagoa egotea, horrela eremu gehiago beteko liratekeelako eta eskaintza osoago bat egitea posible litzatekeelako" dio Jorge Jiménez Euskal Editoreen Elkarteko presidenteak. Halaber, lehiaketak beharrezkoak direla baino autokritika bat behar duela irizten dio Jiménezek. "Esate baterako, deialdiak egiten dituztenek ez dute ezertarako gurekin kontatzen, eta guk baditugu gure kezkak lehiaketen inguruan". Hauetako garrantzitsuena, askotan, saritutako lanek behar bezalako zabalkunderik lortzen ez dutela. "Eta publikatzen diren zenbait kasutan ere, halamoduz egiten da". Jiménezen esanetan, hala ere, "oso gutxi dira gaur egun punta-puntako diren hamar hamabost idazle irakurrienetatik lehiaketak medio ezagutzera eman direnak". Anjel Lertxundi idazlearentzat lehiaketek ez dute sinesgarritasun handirik. "Sari literario bat ematean sarituaren izena bai, baina deialdia egin duen erakundearena ondoan agertzen ez denean, orduan sinestuko dut". Bere ustez, lehiaketak idazle ospetsuentzat ez dira oso baliagarri. Idazle berrientzat onespena ekar dezakete, baina batik-bat erakundeen ospea bilatzen duten sariketak dira. Berak, nahiz eta hastapenetan bat baino gehiagotan parte hartu zuen, duela urte dezente ez du lanik bidali sariketa batetara. "Lehiaketa batetara bidali dudan azken lana Eusko Jaurlaritzak bere saria lehenenego aldiz deitu zuenean izan zen, 1982an, Hamaseigarrenean aidanez lanarekin". Sari konkretu honek, bestalde, eraldaketa garrantzitsua jasan du azken deialdietan. Duela bizpahiru urte Eusko Jaurlaritzak lehiaketen inguruan egindako hausnarketa baten ondorioz, idazle berrientzako nahikoa sari zeudela iritzi zion eta jadanik konsakraturiko idazleen inguruan aldiz, hutsunea zegoela. Hortik, Euskadi Saria gaur egun urtean zehar kaleratutako lan bati ematea. Lertxundiren iritziz, dena den, erakunde askok bidegabekeriak egiten dituzte: "Orokorrean, deialdia luzatzen dutenek ez dituzte edizio eta hedapen mekanismoak ezagutzen, eta batzutan lanak argitaratzen dituzte, baina berandu, eta okerrago oraindik, kaleratu ondoren sotoetan ahaztuta gelditzeko, inork irakurri gabe".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_