Orain 17 urte merkaturatu zen ekonomi hiztegia eguneratu du UZEIk
Ekonomia munduan euskaraz dihartuten profesionalek ez daukate alor honetako termino erdaratuak erabiltzeko aitzakiarik. Uzeik Ekonomia eta Finantzak izeneko hiztegia kaleratu du jadanik, termino nahiz definizio ugari biltzen dituena. Hizkuntzak izan dituen aldaketek beharrezkoa egiten zuten orain dela 17 urte merkaturatu zen ekonomi hiztegia eguneratzea. "Euskararen normalizazioak aurrera egin du, eta ekonomian termino berriak sortu dira", dio Lore Azkaratek, lan honen koordinatzaileak. Horregatik ikusi zuten Euskaltzaindiaren arau berriak betetzen dituen hiztegi hau kaleratzeko premia. Ekonomia eta Finantzak-ek 3.000 termino inguru eta 585 definizio biltzen ditu, liburuan eta hiztegiak barnean duen CD-ROM-ean. Lehenengo atalean terminoak euskaraz daude; eta esanahia gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez agertzen dira. Hiztegi honetan ekonomiaren teoriei ematen zaie lehentasuna. "Eskolak eta kurbak, makro eta mikroekonomia eta finantzak dute pisu gehiena", Azkaratek dionenez. Proiektu honetan Bilbao Bizkaia Kutxa, Gupuzkoako Donostia Kutxa eta Vital Kutxak hartu dute parte eta Deustuko Unibertsitateko hainbat irakasle euskaldunen laguntza teknikoa jaso dute Uzeikoek. Bide honetatik jarraitzeko asmoa du Uzeik. Berehala aterako du lan harremanetan aritzeko hiztegia. Liburu hauek oso erabilgarriak izango dira ekonomia arloan eta administrazio publikoan dihardutenentzat, eta irakasle eta profesionalentzat oro har.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.