_
_
_
_
opinión
Texto en el que el autor aboga por ideas y saca conclusiones basadas en su interpretación de hechos y datos

Heuscaratik #eusgarara

Lizardik nahi zuen noranahiko hizkuntza bilakatua, komunikazio-balio betekoa, modernoa

Heuscara, jalgi hadi kanpora, plazara, mundura, dantzara: hori agintzen zion Etxeparek gure hizkuntzari 1545ean, eta munduaren plazan egiten du dantza gaur euskarak. Ordutik hona mundua bera aldatu den neurri bertsuan aldatua, gaurkotua, guretua.

Unibertsitatean dugu euskara, eta, noski, eskolan. Administrazioan ere bai, eta lan munduan. Telebistan bezala, prentsan, liburuetan eta IKT berrienetan ere eroso. Lizardik nahi zuen noranahiko hizkuntza bilakatua, komunikazio-balio betekoa, modernoa. Eta, ugari badira ere bidean ageri zaizkigun mugarriak, nekez bilatuko dugu euskararen batasunari gailentzen zaionik.

Izan ere, duela 50 urte aitzindari talde batek euskara estandarizatu baten oinarriak finkatzeko lanei ekin zienean, letrarik egokiena jartzen ari zitzaion Etxepareren kontrapas doinuari. Normaltasunaren etorkizunerako ari ziren prestatzen, hain zuzen ere, Aitorren hizkuntza zaharra. Hizkuntzen artean hizkuntza izateko eguneratzen.

Eta noraino asmatu zuten egiaztatzeko, aski genuke erreparatzea euskararen batasunak alor guztietan izan duen eraginari eta, batez ere, onespen zabal tinkoari. Ez baita gurean maiz gertatzen euskara batuaren inguruan sortu den adostasuna, ahobatasunetik oso hurbilekoa. Lehen meritua, jakina, aitzindari haien jakituria eta zuhurtasunari aitortu behar zaie, Euskaltzaindiari berari, noski, eta, aitzindarietan aitzindari, Koldo Mitxelenaren zorroztasunari. Gizalegezkoa da aitortzea, era berean, Gernikako Estatutuaren arabera euskal autogobernua kudeatzeko ardura izango zuten herri erakundeen merezimendua ere, irmotasunez eraman baitzituzten euskal eskola berria, administrazio berria eta EITB euskara batuaren bidetik.

Ukaezina da, beraz, eta guztiz onartua gure artean, euskarak azken 30 urteotan ezagutu duen biziberritzean hizkuntzaren batasunak izan duen eragin zuzena. Ukaezina den bezala herri erakundeen eta herritarren arteko euskararen aldeko lankidetzak biziberritze horretan izan duen eta duen eragin erabakigarria.

Iragana iragan, eta arrakastaz gozatzetik harago, Euskararen Nazioarteko Egunak gogoetara ere deitzen gaitu.

Gure gizarte bizitzaren alor guztietan gero eta ikusgai eta entzungaiagoa egiten ari den euskarak behar-beharrezkoa du, ezinbestekoa, euskal hiztunon konpromiso praktikoa, euskara ahal dugun guztietan eta ahal dugun zeregin guztietarako erabiltzekoa. Gero eta gehiago dira euskara erabiltzeko ditugun aukerak. Gero eta eginkizun gehiagotarako balia dezakegu euskara. Gero eta esparru gehiagotan bizi da, bizi dugu, euskara naturaltasun eta ohikotasunez.

Elebiduna nahi dugu gure gizartea. Gero eta elebitasun orekatuago eta berdinkideago batean eroso bizi den gizartea nahi dugu, herritar elebidunez osatua. Eta modu askotara uzten dugu gogo hori garbi euskal herritarrok. Eta badakigu, gainera, guztiok –euskal hiztun nahiz erdaldun– garela beharrezkoak euskara biziberritzeko ahaleginean, gizarte bakarra osatzen baitugu, eta gizarte hori sendo eta kohesionatua nahi dugulako.

Eta Mitxelena bera dugu gogoeta honetan lagun, euskal hiztunon erantzukizuna gogorarazten zigunean: “Hizkuntza ez da hor goian bi hegalez airean dabilen izpiritu mehea (hots, gorputzik ez duen sistema baten eskema soila), baizik eta hemen behean, gizatalde batean, oinak landaturik dituen zer bizi eta sendo bat: gizartean bizi da, hiztunengan; hiztunak ditu jasaile, hiztunek bizi dute”.

Baina Mitxelenak berak gaztigatu zigunez, erantzukizun hori testuinguru elebidun batean kudeatu behar dugu euskal hiztunok, euskarak beti izan baitu aldamenean beste hizkuntzaren bat:

“Beharbada hemen maila batean edo bestean erabiltzen ziren hizkuntzetan euskara maiteena, bihotzekoena, kuttunena zen, edo nahi baduzue, etxekoena; baina etxetik irten ahala eta beste beharretara eratzen ginenean, hasten ginen berehala beste hizkuntzaren bat erabiltzen, honetarako edo hartarako.

”Frankotan ezinbestean, erdaldunekin ari ginelako eta erdaldun horiek euskara ez zekitelako eta gu txikiak ginelako; euskara jakiteaz gainera, erdararen bat ikasia genuenez gero, gu izaten ginen, eta gu izaten gara orain ere, besterekin erdaraz mintzatzen garenak. Zenbait gauza, eta ez dira nolanahiko gauzak, beti gure artean erdaraz agertu izan dira. (…) Alegia beti ahulagoak amore ematen diolako indartsuagoari, euskaldunok izan gara beti amore eman diegunak erdaldunei eta ez alderantziz. (…)”

Ezinbestekoena euskara gero eta gehiago erabiltzea izanik, euskal gizarte osoaren eginkizuna da euskararen erabilera gauzatzea, zabaltzea eta erraztea. Horretan datza, hain zuzen, euskararen alde egunero berritu beharreko ituna.

Erabiliz bakarrik betetzen baita euskararen funtziorik garrantzitsuena: bizikidetzarako hizkuntza bizia izatea.

Guk, euskal hiztunok, bizi baitugu euskara. #Eusgara.

Patxi Baztarrika Galparsoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_