_
_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Sekretua

Zein da sekretua? Ah, horixe jakin nahi genuke. Ekar ditzagun gogora euskaraz argitaratzen diren liburuak. Narratibazkoak, testu-liburuak, saiakerak, poesiazkoak, aisialdirako liburuak. Alde batetik, euskaraz idatzitakoak; bestetik, itzulitakoak. Lehenengoen artean denetik dago: primerakoak, erdipurdikoak eta euskaraz idatzita egotea beste meriturik ez dutenak. Itzulien artean, ordea, ia denak kalitatezko obrak, irakurle zorrotzen eta kritikarien oniritzia jasotzen duten horietakoak. Zergatik ez dira euskaratzen best-seller ugari, agian ez oso kalitate handikoak, baina komertzialki errentagarriak suertatu ohi direnak hizkuntza gehienetan? Eta zergatik ez du aurkitzen bere lekua gurean hainbat literatura-generok? Nazioarteko eleberri historikoak; edo eleberri erromantikoak, genero arroxak, esaterako.

Zergatik ez dira euskaratzen best-seller arrakastatsu ugari, agian ez kalitate handikoak?

Denetan deigarriena autolaguntza-liburu eta espiritualtasun new age-aren ingurukoena da. Nik dakidala behintzat, ez dago halakorik batere euskaraz. Beste hizkuntzetan argitaldariei patrika betetzen dieten Paolo Coelho, Jorge Bucay, Deepak Chopra eta abarrak ez dira ageri gurean. Irakurle euskaldunak halakoak ez dituela erosiko pentsatzen da, antza.

"Jainkoarengan sinesteari uzten zaionean, jada edozer gauzatan sinesten da", idatzi zuen norbaitek. Egia galanta. Mendebaldeko bazter guztietan merkatu zabala aurkitzen dute espiritualtasun posmoderno hori saltzen duten obrak, nahiz norbere bizitzari zentzua eta betetasuna emateko psikologia edo sasi psikologiako liburuak. Errepasa dezagun, adibiderako, ez-fikzio kategorian azken garaian salduena izan dena gaztelaniaz: Rhonda Byrne-ren El secreto liburua.

Unibertso osoa lege bakar batek gidatuko luke: Erakarmen Legeak; gu guztiok haren menpe bizi garen energiazko izaki espiritualak ginateke. Osotasun horretan, guztiak guztiari erantzuten dionez gero, gure pentsamenduak ere halako magnetismoa luke: etengabe eta gogotsu pentsatzen dugun horri dagokion errealitatea erakartzekoa, alegia. Horra hor sekretua: guk geuk egitea edo guri gertatzea nahi duguna gogamenean irudikatuz gero behin eta berriz, konstantziaz, tai gabe, bete egiten omen da. Aldiz, beldurra, desira kontrajarriak edota konfidantza eskasa tartekatzen baditugu pentsamenduaren jarioan, Legeak nekez jokatu ahal izango du guk nahi genukeen norabidean. Sekretu honek aberasteko, sendatzeko, argaltzeko, arrakasta profesionala izateko edo maitasuna lortzeko balioko luke, alajaina.

Pentsamendu positiboaren laudorio mugagabea. Horixe da genero bereko beste liburu guztien mezua ere, dena norberaren esku dagoenaren ilusioa zabalduz. Ez dut esango beti ilusio txarra denik hori. Baina bai gure garai posmodernoetako ezaugarri trakets baten adierazle dela: "arazo sistematikoentzat konponbide biografikoak" proposatzea, Ulrich Beck soziologoak izendatu zuen moduan. Ezintasun eta diskriminazio egoera gehienen dimentsio sozial, politiko edo ekonomikoa alde batera utzi eta gaitza erabat norbere pentsatzeko moduaren negatibotasunean kokatzea.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Guztiok bizi gara, azken finean, atmosfera kultural horretan, mundu kultural horretan. Eta apostu egingo nuke euskal irakurleek ere besteek bezala irakurriko dituztela autolaguntza-liburuok. Gaztelaniaz, jakina.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_