Kubara bidaia
Badira nobelak gai edo espazio bati lotuak eta eurekin azpigeneroak sortzen dira. Adibidez, Unibertsitateetan gertatzen diren nobelei campus nobelak deitzen zaie jada. Euskaraz Kubari buruz idatzitakoekin horrenbeste egin behar genuke eta gai horrekin azpigenero bat eratu. Chevrolet tropikala nobelan Rafa Egigurenek (Hernani, 1948) irlari egindako bidaia bati buruzko argumentua taxutu du.
Iban Zalduak esana du pentsatu beharko genukeela zer nola ematen den kontsumozko literatura euskaraz. Nire ustez, hona hemen adibide duin bat, irakurterraza egiten den nobela. Egigurenek jakin du kontakizun entretenigarria idazten, batez ere estiloan oinarrituz, euskara bizi eta erritmikoa erabiliz.
Baina hori aitortu ondoren, ironiak eta umore fin batek zipriztindu badu une oro nobela, uste dut testuak bere mataza garbia duela eta bidaia hasi bezala bukatu duela, eta kapituluen simetriak hori adierazten duela uste dut. Bere bizitza arruntetik ihesi Migel Salaberria Kubara doa sei hilabetez geratzeko asmoz, baina bisa denbora laburragorako du eta nola geratu asmatzen duen artean hiru lau kubatar ezagutuko ditu: Alberto Jose handi putza, hitz lapikoa; Aleida, erizaina, eta paper sexuala betetzen duena; Newton taxi gidaria; Maria Josefa, antzerti irakaslea, Arsenio, Cheren oroigarri ez guztiz benetakoak gordetzen dituen egilea.
Migel Habanan barne joan etorrian dabil, guztiz ezagutu barik zein den izaera. Pertsonaiak lauak dira eta zein den ziria eta zein den egia ez dute agertzen. Egitura zirkularra osatuz Migel bakarrarekin topatuko kapitulu bakoitzean: lehena Alberto Joserekin, bigarrenean Newtonekin, hirugarrenean, Aleidarekin, eta oso gutxitan gertatu da pertsonaien arteko lotura konplexua.
Elkarrizketa diglosikoa aukeratu du egileak eta kubatarren hizkera emateko asmoz gazteleraz emanak daude haien pasarteak, eta Migelen ahotsa apaldurik agertzen da. Narratzailearen ahots sendo eta malguak hartzen du eszena. Honen Japoniari buruzko informazioak egin zaizkit oso interesgarriak, edo, filmak komentatuz, Maria Josefak eskaintzen dituen narrazio barneko narrazioak.
Rafa Egiguren: Chevrolet tropikala. Susa. 2007. 217. or.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.