Betetzeko kaxa
Harridura puntu batekin hasi nahi nuke Beñat Sarasolaren (Donostia, 1984) Kaxa huts bat poema liburuaren irakurketa. Harritu egin nau Chantal Maillard poetaren aipuak liburuaren hasieran: "Idatzi/ mugitzeko dudan modurik/ bizkorrena delako". Denok dakigu Chantal Maillard-ek mugitzeko arazoak dituela. Baina ez nau harritu horregatik, baizik eta poemak irakurriz beste poeta batzuen (zergatik ez Jorge Reichman?) oihartzunak espero genituelako.
Beñat Sarasolaren liburua berria dela esango nuke. Berria joeran, eta berria aukeraturiko espresamoldeetan.
Poema liburuaren izenburuak, Kaxa huts bat horrek, bete beharreko zerbait adierazten du (Magia poeman bezala, zeinetan, batez ere poema objektuz betetzea den helburu nagusia), baina huts berberak Oteiza dakarkigu burura eta oroimenera: "Eta zer ginateke gu/ Oteiza gimnasia erritmikora dedikatu izan balitz".
Baina kaxa huts hori bada baita ere, gurasoek Errege egunean, edo Olentzero balira bezala opariz beterik, eta haiek ezkutatuz agertzen dituztenak. Edo, zergatik ez?, etorkizuna da kaxa huts hori, bete beharraren beharrez aurkitzen duguna.
Ez dut esango poema liburuak asebete nauena, eta garbi dago poema batzuk ez dutela neurria ematen eta besteekin parekatuz behe mailan geratzen direla, baina oso distira interesgarriak aurkitu dizkiot: poema luzeak egiteko gogoa, apropiazionismoaren agerpena, han eta hemen, Babelekoen agerpena (eta pelikulaz ari naiz), Gernika Arbola hori mundu bat sortzeko joerarako bizibide izatea. Identitatearen ibilbidean ironia ere agertzea, belaunaldia aipatzerakoan norberaren hutsak aitortzeko joera, duda eta muda, mass-medien erabilpen ausarta, surrealismo mota berezia, non irudiak ez diren josten, baizik eta erreferentzia kulturalak.
Oroimenak, agian, egiten dio huts liburuari, nahiz eta Susako bildumakoetan gertatzen den bezala honek ere egitura sendoa agertzen duen sailak banatzeko orduan, naïf itxura handia hartzen dutela zenbait poemek, eta beste batzuk joera sinpleegia.
Kaxa huts bat. Beñat Sarasola. Susa. Zarautz. 2007. 88 orrialde. 11.50 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.