_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Mitxelena gaur

Hil honetan hogei urte betetzen dira Koldo Mitxelena hil zela. EHU/UPVko Filologia eta Geografi-Historia Fakultatean Mitxelena Katedraren II. Kongresua antolatu dute aste honetarako, urteurrenaren garaian. Ez da, lehen Kongresua izan ez zen bezala, hamar urtetik behin Mitxelenaren ekarpena eta gizona bera gogoratzeko aukera bakarretarikoa. Euskalaritzan aritzen den edonork egunero egiten baitu topo, halabeharrez, haren obrarekin. Baina egia da, bestalde, euskararen historia, gramatika, dialektologia edo lexikografia ikertzen dutenen bigarren bilera zabal honek Mitxelenaren oroitzapena era berezian berpizteko bide ematen duela.

XX. mendeko euskalaritzaren bilakaera zentzu askotan ikusgarria ulertezina litzateke Mitxelenaren izena gabe. Bere ikerkuntza lan eskergak euskararen alderdi guztiak ez badira, gehienak ukitu zituen berezko zuen zorroztasunez. Ez hori bakarrik: Mitxelenaren lan askok euskal hizkuntzalaritzaren diziplina ugariren oinarriak finkatu zituzten behin betiko, aurrerantzean atzera pausorik onartuko ez zuen norabidea ezarriz. Bere fonetika historikoa hizkuntzaren eboluzioa aztertzeko egin den saiorik garrantzitsuena da artean ere; gauza bera esan daiteke euskal testu zaharrak argitaratu eta konprenitzeko bere ekarpen nagusiaz edo hiztegigintza moderno baterantz eman zituen lehenbiziko urrats erabakigarriez. Euskal ikasketen barneko edozein alorretan Mitxelenaren obra dago, ikerketa berriagoen aitzindari gisa kasu batzutan, idazlan biribilen ondorio ukaezin bezala beste batzutan.

Aurrekoak ez du esan nahi, jakina, Mitxelenak eraikitako euskalaritzaren esparruan hobe daitezkeen aldeak ez daudenik. Bestela esanda, hark sakondu edo jorratu ez zituen ikergaiak ere badira. Baina zutabe sendoek eraikinaren pisu egin berriak sostengatzen duten eran, Mitxelenak garatutako ikermoldearen zabalerak eta sakontasunak ikuspegi eta datu berriak erraz onartzeaz aparte, gai ezberdinen espero gabeko agerpena eta eztabaida ere sustatzen dute. Horri, nolabait, eskola sortzea deitzen zaio eta, akaso, Mitxelenak euskalaritzari utzitako oparirik oparoena izan da, egungo belaunaldiek (hizkuntzalaritza profesionalean dihardutenek behintzat) haren adibideari jarraiki hasi baitute beren ibilbidea.

Mitxelenaren ekarriak, ugari bezain anitzak, ez daude, ezin dira egon, berak onartu eta eskatuko lukeen bezala, kritikatik aske. Oraingo ikerlariak haren lanetan noizbehinka ageri den zehaztugabetasunen bat argitzen edo hutsuneren bat betetzen saiatu dira, emaitza onekin gehienetan. Maisuak idatzia da ez dagoela bi kritika motarik, bata ona edo konstruktiboa eta bestea gaiztoa edo suntsitzailea; kritika oro suntsitzailea baizik ezin dela izan zioen, suntsitu egin behar dela gero berme apur batez eraiki ahal izateko. Igaro diren hogei urte hauek ematen diguten distantziaz baliaturik orain esan dezakegu, harritzekoa ez bada ere, hitz horiek Mitxelenaren aurretiko lanari dagozkiola, berak irekitako euskalaritzaren aro berrian bere ekarpenen kritikak eraikina sendotzeko balio izan duela, ez hutsetik beste eraikin bat altxatzeko.

Bada Mitxelenaren irakurleak lerro bakoitzean nabaritzen duen bereizgarri bat, zerbaitegatik ia aipatzen ez dena. Haren testu -esan dezagun- teknikoek erakusten duten zentzu estetikoaz ari naiz. Ez dut XX. mendeko beste hizkuntzalaririk ezagutzen gazteleraz (nahiz euskaraz) Mitxelenaren idazkeraren dotoreziara iristen denik. Idazkera horrek argi erakutsi zigun zientziaren zehaztasuna eta hitz lauzko testuak horni ditzaketen atsegintasuna, ironia edo estilo jasoa ez direla inondik ere bateraezinak, eta azalpen linguistiko onaren efektu estetikoak, berriki Cedric Boeckx hizkuntzalariak gogora ekarriak, idazkeraren formarekin ere baduela zerikusirik.

Mitxelena ikerlaria Mitxelena gizonaren ispilu guztiz fidagarria dela esango nuke. Kulturan, erlijioan zein politikan izandako jarrerek hala adierazten dute. Hervás y Panduro zaharraren pare bat sasi-etimologiaren arabera, gizona hitza gisa-ona edo gauza-ona elkarketetik letorke. Mitxelenaren kasuan, bere obra eta argazkiak alderatuz gero, garbi dago gisa ona bainoago gauza ona izan zela bai euskalaritzarako bai herri dohakabe honen historiarako.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_