Elkarrizketak eta solasak
Idazleei egindako elkarrizketez osaturiko liburuek literatur generoa osatzen dute. Apalategian ditut aspalditik The Paris Review aldizkari ospetsuak argitaraturiko Conversaciones con los escritores eta Hablan los escritores lan sakon eta mamitsuak.
Gurean ere idazleekin izandako elkarrizketez osaturiko liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Hasier Etxeberriarena bata: Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan (2002) eta Ana Urkizarena, emakume idazleei buruzkoa. Ez dira bakarrak, noski, Beterriko liburua aldizkariko elkarrizketak ere oso mamitsuak iruditzen baitzaizkit. Antzeko bidetik abiatu da Mikel Asurmendi bere Komatxo artean 1. Elkarrizketa literarioak 2000-2006 liburuarekin.
"Komatxo artean" Euskal Idazleen Elkarteak sustaturiko irrati emankizuna zen Mikel Asurmendi bera arduraduna zelarik. Gero elkarrizketa haiek Argia astekarian transkribatzen zituen eta haien artean egindako hautapena da liburuak eskaintzen duena.
Beste adibide horiekin konparatuz gero, esango nuke Asurmendi kazetaritzari lotuagoa, kanon aldetik zabalagoa dela eta genero guztien egileekin elkarrizketatzeko asmoz dabilela. Irratsaioen formatuak ere agindu du elkarrizketak taiutzeko orduan.
Kazetaritzari lotuagoa. Kazetari senak agindu duela esango nuke, eta egunekotasunak agintzen duela. Zer argitaratu den huraxe aztertzen du egilearekin batera kazetariak. Ez dut esango egiturarik ez dagoenik, baina argitalpen erritmoak agintzen dio apailatzaileari bere eguneroko erritmoan. Kazetari sen horrek gehiago lotzen ditu elkarrizketa eta idazlea aurrean argitaratu berri den liburuarekin. Ez du ahazten aurretik egileak esandakoa eta kontrastatu egiten du maiz galdera-egileak idazlearen iritzia.
Kanon aldetik zabalagoa. 27 elkarrizketa bildu dira, eta beraz euskal sorreraz ikuspegi zabalagoa dugu. Ez dira falta kanonizatu eta kontsakratuak, baina beste era askotako eta maila desberdinetako idazleak agertzen dira.
Genero guztien ispilu. Ez da falta haur literatura, bada poesiaren berri, han eta hemen istiluaren berri ematen da gure giroaren berri emanez, kontakizuna nagusitzen da bai, baina saiakerak bere tokia du. Liburuak gure garaiko literatura berrien ikuspegi zabala eskaintzen du.
Komatxo artean I. Mikel Asurmendi. Utriusque Vasconicae. Donostia. 2007. 231 orr. 17,10 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.