_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Bodrogiren zuhaitzak

Etxaldea oso handia da. Jens Bodrogik berrogeita hiru urte ditu. Gerra sasoian berrehun soldaduk egin zuten lo etxaldean. Jens Bodrogik aizto bat dauka praketako poltsikoetako batean. Etxaldearen inguruan zelaia dago, belar motzekoa. Jens Bodrogi bakarrik bizi da etxaldean, zazpi zerbitzarirekin. Etxaldearen eta zelaiaren inguruan oihana dago, sarria, kilometro askoan. Jens Bodrogi oihanari begira dago.

Holandarrak bost egunez egon ziren etxaldean. Berrehun soldadu, agintariak zazpi. Hala ere, etxaldearen laurdena bete zuten, gehiago ez. Horregatik erre nahi izan zuten etxaldea. Holandarrak bertan zeudela jakin zutenean, etxaldea erretzera etorri ziren. Ez zuten erre. Hori guztia bosgarren egunean izan zen.

Jens Bodrogik susmoa dauka lurretik barik, zuhaitzetara igo eta horrela ari dela aurrera egiten Mobru, Tandra familiakoa

Oihanari begira dago Jens Bodrogi. Inolako zalantzarik gabe daki nondik sartu den zuhaitz artera Mobru, Tandra familiakoa. Etxaldetik ikusi du Mobru, Tandra familiakoa, oihanean sartzen. Leku horretatik sartuta badaki ze bide hartuko duen. Argi dauka, gainera, oihanetik atera baino lehenago harrapatu behar duela Mobru, Tandra familiakoa. Korrika hasi da Jens Bodrogi. Oihanera sartu da.

Tandra familiakoek ez dute aizto, gezi edo lantzaz hiltzen. Tandra familiakoek ito egiten dituzte pertsonak. Emakumeak eta umeak erre egin dituzte egoera berezi batzuetan, baina ez da ohikoa. Mobruk, Tandra familiakoak, lantza bat hartu zuen behin eskuetan. Horregatik bota zuten Tandra familiatik.

Mobru, Tandra familiakoa, Jens Bodrogi baino askozaz argalagoa da eta bide estuagoa behar du oihanetik. Jens Bodrogik aiztoa atera behar izan du adar batzuk mozteko. Aiztoa ez du horretarako hartu.

Jens Bodrogi emaztea eta hiru seme-alabekin bizi zen etxaldean. Ama eta lau izeko ere bertan bizi ziren. Izekoak apurka-apurka gaixotu ziren. Bat bera ere ez zen hirurogeita hamabost urtetik pasatu. Izekorik gazteenak leihotik behera bota zuen bere burua. Ez zen egun horretan bertan hil.

Jens Bodrogik pertsona-zaratak entzun ditu oihanean. Mobru, Tandra familiakoa, ez dago hain urrun. Jens Bodrogik pentsatu du ikusi egingo duela Mobru, Tandra familiakoa, oihana hain sarria ez den lekuren batean. Oker ez badago, argiune bat dago bide honetatik hiru kilometrora. Korrika egin ditu ehun bat metro.

Azienden erdia baino gehiago eman behar izan zien Jens Bodrogik holandarrei. Etxaldean lo egin zuten bost egunetan jan zuten zati bat. Gainerakoa bizirik eraman zuten. Holandarren agintariek ez zuten Mobru ezagutzen, Tandra familiakoa. Hala ere eta zer egiten ari ziren jakin gabe, Tandra familiako batzuk hartu zituzten holandarrek esklabo eramateko.

Jens Bodrogik figura beltz bat ikusi du zuhaitz artean. Ez zaio animalia iruditu. Arin mugitzen izan da. Beragandik berrehun bat metrora dago. Jens Bodrogik zalantza askorik gabe esango luke Mobru dela, Tandra familiakoa.

Holandarrak bost egunez egon ziren etxaldean. Bosgarrenean etxaldea erre nahi izan zuten, holandarrak bertan zeudela jakin zutelako. Teilatu baten zati txiki bat baino ezin izan zuten erre. Holandarrak seigarren egunean joan ziren, goizean. Etxaldetik zazpi kilometrora herrixka bat hartu nahi izan zuten. Holandar guztiak hil zituzten herrixkakoek. Berrehun soldadu hil ziren, zazpi agintari eta berrogeita hiru esklabo.

Jens Bodrogik argi dauka hurbil duela Mobru, Tandra familiakoa, entzun edo ikusi gabe hiru ordu laurden eman dituen arren. Jens Bodrogik susmoa dauka lurretik barik, zuhaitzetara igo eta horrela ari dela aurrera egiten Mobru, Tandra familiakoa. Harri baten ondoan letagin bat topatu du Jens Bodrogik.

Mobru, Tandra familiakoa, sekula ez da esklaboa izan, holandarrek bestela pentsatzen bazuten ere. Udazken batean lau egun egin zituen Mobruk zuhaitz baten zuloan sartuta.

Jens Bodrogik ordua kalkulatu du. Uste du ez dela iluntzerako asko falta. Argi dauka ilundu baino lehen harrapatu behar duela Mobru, Tandra familiakoa. Ilundu eta gero nahi duen zulotik egingo dio ihes. Aiztoari begiratu dio Jens Bodrogik; etxean zeukan luzeena da.

Berrehun soldadu holandarren gorpuak herrixkatik kanpora pilatu zituzten eta su eman. Zazpi agintarien buruak hamalau zuhaitzetan zintzilikatu zituzten buru bakoitza erdibitu eta gero. Holandarrek gerra osoan galdu zuten bataila bakarra izan zen. Kantuak eta nazka keinuak izan ziren lurralde osoan.

Distira txiki bat ikusi du Jens Bodrogik. Mobrurengandik uste baino hurbilago dago. Ia seguru daki orain lantzean behin zuhaitzetara igotzen ari dela Mobru, Tandra familiakoa. Beti ez da posible zuhaitzetatik aurrera egitea eta lurrean ere ikusi ditu Mobruren arrasto batzuk. Mobruk Jens Bodrogik baino zazpi urte gutxiago dauzka.

Tandra familiakoek, ilberri guztietako lehenengo egunean, hosto luze batean lur gorri apur bat jarri, hostoa bildu eta jan egiten dute, likidorik edan gabe. Tandra familiakoa ez den inork ezin izan du egin. Mobruk, Tandra familiatik aspaldi bota zuten arren, egiten jarraitzen du. Gaur egin beharko luke, baina ez daki ahal izango duen.

Ezkondu eta gero, Jens Bodrogiren emazteak ez zuen etxaldera etorri nahi. Hiru seme-alaba izan zituzten gero. Guztiak hil zituzten bosgarren urtean. Emazteak arrazoia zeukala pentsatzen du Jens Bodrogik orain, Europan geratu behar izan zutela. Jens Bodrogiren emaztea suitzarra zen, alemanez hitz egiten zuten.

Iluntzen hasi da. Jens Bodrogik zarata handi samarra entzun du bere aurrean, kolpe bat, zuhaitzetatik gauza astun bat jausi izan balitz bezala. Animaliena ez den kexu txiki bat entzun uste izan du gero. Jens Bodrogik pentsatu du Mobru, Tandra familiakoa, ez dela oso urrun joango lau metrotik behera jausi eta gero. Zuhaitzei adi geratu da Jens Bodrogi.

Holandar agintarien buruak ohikoa baino askozaz arinago usteldu ziren zuhaitzetatik zintzilik.

Mobruk, Tandra familiakoak, korrika hasteko ahalegina egin du. Belauna odoletan dauka, hankak ez du berak nahi duena egiten. Lurrera jausi da. Zarata handia egin du. Harri bati heldu eta enbor batean jesarri da. Aurrean dauka Jens Bodrogi.

Jens Bodrogik aiztoa atera du poltsikotik. Mobrurengana hurbildu da. Mobru izerditan dago, aurpegia bihurrituta dauka, hankak min handia ematen dio. Iluntzea da oihanean kanpoan baino nabarmenagoa. Jens Bodrogi Mobrurengandik oso hurbil jarri da aurpegia ondo ikusteko. Aiztoa erakutsi dio.

Mobruk, Tandra familiakoak, badaki zer egin behar duen. Eskumako eskua zabaldu du. Jens Bodrogik aiztoa eman dio. Mobruk aiztoa eskuan hartu eta luze egon da hari begira. Jens Bodrogik esan du:

- Hemen?

- Hemen.

Esan du Mobruk. Harri zapal bat seinalatu du. Jens Bodrogik harri zapalaren gainean jarri du eskua. Begiak itxi ditu. Mobruk, Tandra familiakoak, aiztoa estutu eta kolpe bakar batez ebaki dio eskua Jens Bodrogiri, eskumuturretik.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_