_
_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Ez hain 'road movie' zoroa

Ia hamaika urte igaro behar izan dira egungo euskal literaturako detektiberik ospetsuenetako bat, Amaia Ezpeldoi, berriro lanean ikusteko. Igaro diren urteak ez dira alferrikakoak izan Bordaren pertsonaia kuttunarentzat, urteok ekarritakoak, inguruko testuinguruak aldatu ahala, ezinbestez isla baitu pertsonaia honen garapenean, egilearen beraren iritzi eta ikuspegietan duen bezala.

Amaia Ezpeldoi, detektibe rural, pagano eta andrekoitzat jotzen duten hori, inoiz baino dibertituago eta burugabeago agertzen da Jalgi hadi plazara eleberri honetan. Itxuraz baina. Amaia Ezpeldoik, orain arteko Iparraldeko lurraldeak utzita, Bilbon abiatu beharko du Gexan Hiriart euskaltzaina aurkitzeko ikerketa. Ikerketa abiatu orduko konturatuko da Iparraldeko beste hiru euskaltzain, denak apaizak, galdu direla.

Bidean ikertzaileari beste pertsonaia ezin xelebreago batzuk gehituz joango zaizkio: Carmen bere maitalea eta nobela arrosen idazlea, Haizemin transexuala, Estevez ertzain galiziarra, Zokil neska armatua... Koadrila bitxi horrek Thunderbird nahiko sataniko batean Euskal Herriko muga periferikoetan barrena joko du lau euskaltzainen xerka, berauen desagerpenaren kausa misteriotsua euskal literaturaren klasiko baten inguruan datzala.

Horrela, serial-killer eta guzti gordetzen duen eleberri hau benetako road-movie bihurtzen da, Mozarten Requiemen soinu bandapean. Tramak erabat irrigarri irudi lezake, bai itxuraz baino ez, arestian genioen bezala. Izan ere, liburuak marrazten duen bidaia, Isturitzen hasi eta Bardeetan amaituko den bidaia, eremu sinboliko bihurtzen da Amaia Ezpeldoiren bitartez Itxaro Bordak eskaintzen dizkigun hausnarketetarako: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremana, euskararen galera, politika, literatura, askatasun sexuala...

Ohikoak izanagatik ere, garatuago eta beteago azaltzen zaizkigu Jalgi hadi plazara honetan. Esan genezake protagonista bera askatasun bidaian murgiltzen dela, orain arteko Iparraldeko mugak, fisikoak zein sinbolikoak, gaindituko ditu Euskal Herriko alde bien arteko harremanez beste ikuspegi bat proposatuz eta hirian, Bilbon hain zuzen, bere aukera sexualaren kontzientzia osoa aitortuko du. Jalgi hadi plazara liburu askatzaile eta baikorra da, su-etenak iraun bitartean idatzia.

Jalgi hadi plazara. Itxaro Borda. Susa. Donostia, 2007. 218 orrialde. 15 euro

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_