_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Tabu guztiak agerian

EIEk lehengo eta oraingo euskal idazleen ezkutuko mugapenak aztertu ditu EHUko "Bilbao Arte eta Kultura" zikloan

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) izkiriatzeko ofizioaren isilpeko mugapenak aztertu ditu Tabuak euskal literaturan izenburuko ikastaroan, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bilbao Arte eta Kultura topaketaren VIII. edizioaren barruan.

"Galeusca topaketaren azken edizioan, tabua erabili genuen aztergaitzat Iruñea aldean elkartu ginen idazle euskaldun, katalak eta galegoek; eta euskal literaturaz Euskal Herrian bertan dagoen ezagutza faltari aurre eginez, orduko hausnarketak gizarteratu nahi izan ditugu ziklo honen bitartez", azaldu du Fito Rodriguez EIEko lehendakariak.

Ur Apalategi idazle eta literatura irakaslearen esanetan, "ezin daiteke esan tabuak onak ala txarrak diren, baina argi dago oztopoak sorkuntza akuilatzen duela, eta euskal arazo politikoak, esaterako, gaitzespen moral eta politikoak alde batera utzita, oso tabu produktiboak eragin ditu ikuspuntu literario batetik".

"Autonomiaren belaunaldiak euskal literatura ez abertzalea garatu du"

Tabu hitza James Cook nabigatzaile eta esploratzaile ingelesak inportatu omen zuen XVIII. mendearen amaieran. Leire Bilbaok gogoratu duenez, "berba hau Polinesiatik dator", Tonga artxipelagotik, zehazkiago esanda. "Hango hizkuntzan, ta eta pu hitzek 'ukitu-ez' esan nahi dute, eta horixe da tabuaren benetako esanahia: ukiezina, debekatua", argitu du.

Tabuak euskal literaturan bi jardunaldiz osatutako ikastaroa izan da. Lehendabiziko egunean -ostegunean-, "literaturaren ohiko tabu ideologiko, afektibo eta estetikoak" aztertu zituzten, eta bigarren eguneko jardunaldian, gaur egun hizkuntza gutxituetako idazleengan arras errotuta dagoen beste tabu bat erabili zuten hizpidetzat: idazleen profesionalizazioa eta egile eskubideak.

Ur Apalategi izan zen zikloa zabaltzeaz arduratu zena, Euskal literaturaren tabu fundatzaileaz egindako hitzaldiaren bitartez.

"Heldutasunera igarotzeko, euskal literaturak bere gainetik kendu behar izan du urteetako ardura politiko eta linguistikoen zama; eta horren ondorioz, Atxaga eta bere belaunaldiaren garaian, gaurdaino dirauen beste tabu bat sortu da: zeure burua idazletzat jotzen baduzu, ezin duzu adierazi esplizituki abertzalea zarela, literaturtasuna ukatzea nahi ez baldin baduzu", esan du Apalategik hitzaldiari izenburua eman dion tabu fundatzaile horren nondik norakoak laburbilduz.

Literaturtasuna abertzaletasunari kontrajartzen dion ikusmolde honen haritik, Apalategik euskal literaturaren hastapenak ekarri ditu gogora. "Etxeparek euskara lantzeko gonbitea luzatu zien XVI. mendeko jauntxo eta handikiei, baina inork ez zion aurre egin apaiz poetaren erronkari, harik eta XIX. mendearen amaieran, Sabino Arana jauntxo eta politikaria agertu zen arte", adierazi du.

Gero etorri omen zen Apalategik "oilarkerien aroa" edo "literaturaren nerabezaroa" hitzez deskribatzen duen garaia, euskarazko idazleak "EAJrena baino nazionalismo erradikalagoa" defendatzera bultzatu zituena. Azkenik, "autonomiaren belaunaldia"n, literaturtasuna helburu duen "euskarazko literatura ez abertzalea" garatu omen zen, eta horrekin batera, "euskal literaturaren feminizazioa, bai emakume idazleen etorreragaitik zein gizonezko idazleen ikusmolde aldaketagatik", zehaztu du.

Apalategiren mintzaldiaren ondoren, Tabuak euskal literaturan ikastaroak euskal literaturan dauden ezin ukituzko mugapen ideologiko, afektibo eta estetikoak arakatu zituen Markos Zapiain filosofoa eta Leire Bilbao eta Anjel Erro poeten eskutik. Lehen jardunaldia amaitzeko, EIEk Galeusca literarioaren historiaz ekoitzitako Gogoa zubi filmaren inguruko zine-foruma egin zuten.

Ikastaroaren bigarren jardunaldian, jabego intelektuala eta egile eskubideak izan ziren aztergai. "Euskal idazleei buruz egin diren hurbilketa soziologiko guztien arabera, profesionalizazioa gai tabua izan da tradizionalki euskaraz izkiriatzen dutenen artean", adierazi du Fito Rodriguezek.

Globalizazioak eta teknologia berrien zabalkuntzak eragin duten XX. mende hasierako sorkuntza-eszenatoki berriari begira, Elena Laka abokatuak jabego intelektualari buruzko egungo legeria errepasatu zuen, eta Jon Artatxok eta Xabier Barandiaranek copyright eta copyleftaren nondik norakoak arakatu zituzten.

Legearen babesa

Elena Laka abokatuaren esanetan, gaur egun indarrean dagoen legeriak "behar diren baliabide guztiak" eskaintzen ditu jabego intelektuala eta egile eskubideak aintzakotzat hartzen direla bermatzeko.

"Nik esango nuke eskubide hauek legearen ikuspegitik hiperbabestuta daudela, baina beste gauza bat da legearen aplikazioan gerta daitezkeen hutsuneak edo teknologi berriek babes hori urratzeko eskaintzen dituzten erraztasunak", gaineratu du.

Eibarko legelariaren iduriko, euskal idazleen artean egile eskubideak defendatzeko egon den ohiturarik eza profesionalizaziorik ezarekin lotutako jarrera izan da. "Beren buruak idazletzat jotzen ez zutenez gero, ez dira gehiegi kezkatu egile bezala dituzten eskubideei eusteaz", azaldu du.

Ildo honetan, euskal letretan jabego intelektuala eta egile eskubideei buruzko eztabaidan sakontzeak euskarazko literaturara "inguruko literaturetara areago hurbilduko" duela uste du EIEren lege aholkulariak.

"Jende guztiak daki gutxi gora-behera zer diren herrialde anglosaxoietako copyrighta edo Europako legerietan aipatzen diren egile eskubideak", azpimarratu du Lakak.

"Alabaina, badaude beste joera batzuk, copylefta kasu, non, jabego eskubideak aitortzeaz gain, sorkuntza lanak aldez aurreko baimenik gabe erabili eta hedatzeko eskubidea eskaintzen den, lanaren osotasuna aintzat hartzeko baldintzapean", erantsi du.

Sektorearen kezka

Fito Rodriguez Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakariak "ezinbestekotzat" jo du "hemengo sortzaileengan jabego intelektualari buruz errotuta dauden tabuak astindu" eta sorkuntzak egungo gizartean duen garrantzi "gero eta handiagoa" aitortzea.

"Gogoan izan behar dugu informazioak eta sorkuntzak pisu handia izango dutela eratzen ari den gizarte mota berri horretan; eta ondorioz, behar-beharrezkoa da behin-betiko finka dezagun zer den denontzat eta zer asmatzaile edo egilearentzat", adierazi du EIEko lehendakariak.

Fito Rodriguez Erreprografia Eskubideen Espainiar Zentroko (CEDRO) Zuzendaritza Batzordeko kide izendatu berri dute, eta egile eskubideak babestea helburu duen erakunde honek abiarazi dituen ekimenei jarraiki, "euskal literaturgintzaren ikuspegitik ere gaia behar bezala aztertu eta landu behar dela" uste du.

Hortaz, EIEk eta EHUk antolatu duten Tabuak euskal literaturan ikastaroa "euskal idazleen profesionalizazioa normaltzeko bidearen hasiera besterik ez dela" iragarri du, gerora gaiaren garrantziaz ohartarazteko sentsibilizazio eta kontzientziazio ekimen berriak antolatuko dituztela iradoki duelarik.

"Beharbada askori irudiko zaio egile eskubideei buruzko eztabaida hau eztabaida sindikala dela, baina gizarte osoari dagokion eztabaida da, kultura eta kulturgintza gizarte osoaren ardura baitira", argitu du Rodriguezek.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_