_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Noranzko bikoitzeko bidea

Euskarazko literatura zuzenean itzultzen hasi dira profesional atzerritarrak

Literatura batek duen arrakastaren termometroetako bat berezko hizkuntza-esparrutik kanpo lortutako oihartzuna izan daiteke. Hori horrela bada, euskal literaturaren sukarrak gora egin du azken urteotan, bere pisu erlatiboa oraindik txikia bada ere. Itzulpen gehientsuenak zeharka egiten dira, hau da, erreferentziatzat hartzen den hizkuntza batera (ia beti gaztelania) egindako itzulpena abiapuntu hartuta. Dena den, produkzioaren hazkundea aldaketa garrantzitsua ekartzen ari da arlo horretara: testuak euskaratik zuzenean atzerriko hizkuntzetara egokitzen dituzten itzultzaileen agerpena.

Horietako bat Petra Elser (Frankfurt, 1963) Donostian bizi den itzultzaile alemana da. Bere ustez, itzulpen zuzena egokiagoa da jatorrizko testuarekiko fideltasuna bermatzeko. "Hizkuntzaren estiloa edo muina gehiago ikusten duzu. Gaztelaniara itzultzen bada lehendabizi, balioa gal dezake, euskaraz esaten diren gauza batzuk ezin baitira gaztelaniaz esan", azaldu du. "Orain `dela gutxi arte merkatuan liburu bat bakarrik zegoen euskaratik alemanera zuzenean itzulita, Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak (Ludger Meess EHUko Euskara errektoreordeak itzulia). Beste guztiak zeharka egin dira. Atxagaren kasuan berak itzultzen zituen bere liburuak eta hortik alemanera egokitzen ziren", gaineratu du profesional honek. Bere iritziz "itzultzaile batzuek testuaren irakurketa egiten dute eta euren estiloaren edo interpretazioaren arabera moldatu. Idazleak egindako testua ikusten baduzu, zuk zeuk egin dezakezu balorazioa eta liburuko originaleko esaldi bakoitzaren pisua aztertu".

Alemaniako eta Italiako bi argitaletxe euskarazko literaturako bilduma bana osatzen ari dira

Elserrek Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua (Der gefrorene Mann) eleberria itzuli du Raul Zelik idazle alemanarekin elkarlanean Blumenbar argitaletxearen enkarguz. Horrez gain, Aingeru Epaltzaren Rock'n'roll eleberriaren egokitzapena bukatzen ari da. Liburu hau Pahl Rugenstein argitaletxeak emango du argitara. Etxe honek, gainera, asmo handiko egitasmoa abiatu du Alemanian euskarazko literaturari buruzko bilduma argitaratzeko urtero bi izenburu berri aurkeztuz. Orain arte, Edorta Jimenezen Kilkerren hotsak (Der gefrorene Mann) eta Arantxa Urretabizkaiaren Koadernoa gorria (Das rote Heft) eleberriek osatzen dute bildumako katalogoa. Christiane Bendel eta Jürgen Wolff itzultzaileek izenpetu dituzte dagozkien egokitzapenak, hurrenez hurren. Horrez gain, Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean, aidanez (Domingos letzte Wette) itzultzeko asmoa du.

"Beraien nobelen laginak alemanez egitea eskatu diegu hemengo argitaletxeei, horiek Alemaniara bidali eta hango irakurleen interesen arabera aztertuko ditugu", gaineratu du Elserrek. Orain arte proiektuak lehen urratsak besterik ez ditu egin, baina denborarekin itzulitako generoak zabaltzeko asmoa dute bere bultzatzaileek.

Itzultzaileak sortzeko, baina, ezinbestekoa da profesionalak trebatzeko ikasketak eratzea. Esparru honetan, ostera, oraindik ez dago itzultzaile mota honi zuzendutako prestakuntza espezifikorik. Salbuespen bakarra Donostian egiten ari den mintegi bat da. Horren baitan itzultzaile aleman talde bat trebatzen ari da (tartean Pahl Rugenstein argitaletxearentzat lan egiten duten hirurak) Ibon Uribarri EHUko Itzulpengintzako irakasle eta itzultzailearen koordinaziopean.

"Hemen badago jende alemana euskara dezente ikasi duena eta printzipioz gai dena euskaratik alemanera itzultzeko, baina horietako askok ez dute formazio espezifikorik", dio Uribarrik. Hutsune hori betetzeko asmoarekin martxan jarri zuten aipatutako mintegia. Bertan ikasle bakoitzak egindako itzulpena aztertzen dituzte hilero, egokitzapenak fintzeko asmoarekin. "Beharbada itzultzaile profesionalak trebatzeko helburua handiegia izan daiteke", aitortu du mintegiaren arduradunak, "baina besterik ez dagoenez, laguntza bat da".

Alemanian ez ezik, Italian ere argitaratu dituzte euskaratik zuzenean itzulitako liburuak. Horien egilea Roberta Gozzi (Brescia, Italia, 1964) itzultzailea da. Filosofiako irakaslea, euskal filologia ikasten ari da Gasteizen eta aldi berean Unai Elorriagaren Vredaman eleberriaren itzulpenean lanean ari da. Hori bukatutakoan Ixiar Rozas idazle gipuzkoarraren Negutegia egokitzeari ekingo dio. Biak Milanoko Gran Via argitaletxeak aurkeztuko ditu; etxehau ere euskal literaturari buruzko katalogo zabala osatzen ari da.

"Egileak nahiago izaten du zuzenean itzultzea", dio besteak beste Edorta Jimenezen Azken fusila (L'ultimo fucile) eta Baleen berbaroa (La voce delle balene) egokitu dituen itzultzaileak. "Oso kasu bakanetan", baina, berak egindako gaztelaniazko itzulpena abiapuntu hartzea eskatzen du idazleak.

25 hizkuntza eta 350 izenburu

Itzulitako lanen kopuruari erreparatuz gero, Bernardo Atxagarena da, zalantzarik gabe, euskarazko literaturaren nazioarteko aurpegia. Obababakoak ipuin bildumarekin lortu zuen arrakasta (tartean Espainiako Sari Nazionala) mugarri izan zen euskal idazleen lana munduan barrena ezagutzera emateko. Liburu hori da, hain zuzen ere, hizkuntza gehienetara itzuli dena, 25era zehazki, EHUren babesarekin egiten ari den ikerlan bateko emaitzen arabera. Elizabete Manterola filologo gipuzkoarra da lan horren egilea, eta datozen bi urteotan beste hizkuntzetara itzulitako euskarazko literaturari buruzko doktorego tesia idazteko oinarri hartuko du.

Hain zuzen ere, itzulpena zuzenean edo zeharka egiten denean helburuko testuen artean dauden desberdintasunak aztertzea du helburu lanak. Horretarako, Atxagaren testuen datu-base lerrokatua osatuko dute, horien artean alderaketak egiteko asmoarekin. "Gaztelaniazkoak kasua berezia izan daitezke", zehaztu du lanaren egileak, "sarri idazleek beraiek egiten baitituzte jatorrizko testua oinarri hartuta".

Lana aurrera eraman ahal izateko, historian itzuli diren euskarazko liburu guztien katalogoa osatu du Manterolak, 350 izenburu guztira. Horietako gehienak, baina, iragan mendeko 80ko hamarkadatik aurrera argitaratu dira, ordura arte 29 izenburu besterik ez baitziren itzuli. 80ko hamarkadan 52 itzulpen argitaratu ziren, 90ekoan 224, eta 2000etik 2005era 319.

Obabakoakekin batera, Atxagaren beste lau lan ageri dira gehien itzulitako 10 liburuen zerrendan: Gizona bere bakardadean (17 hizkuntza), Behi euskaldun baten memoriak (12), Zeru horiek (12) eta Soinujolearen semea (7 orain arte).

Zerrenda horretako hurrengo postuetan Juan Kruz Igerabide eta Mariasun Landa ageri dira, beste egile batzuen artean. Haur eta gazte literaturak, gainera, pisu handia du itzulpenetan.

Helburuko hizkuntzetan ohikoenak gaztelania, katalana, galegoa, frantsesa dira. Zerrenda horri, baina, alemana eta italiera gehitu zaizkio eta zenbait liburu errusieraz ere kaleratu dituzte azken aldian.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_