Eskubide sozialak
Eskubide sozialez hitz egiten denean herritargoari buruzko ideia batez ari gara, hau da, benetan eskubide batzuen titularra eta komunitate politikoko kide izateko oinarrizko baldintza materialak bermatuak egon behar dutela adierazten duen herritargoaz.Eskubide sozialak eskubide zibil eta politikoez haratago doaz. Haien aldeko aldarrikapenak eskubideen aitorpen hutsak agertzen dituen gabeziak salatzen ditu, ez baitago egiazko eskubiderik premia-egoeran murgilduta.
Gizakiek duintasuna dute, ez preziorik, eta duintasun horrek aurretiko baldintza batzuk eskatzen ditu, hots, gizakiei dagozkien eskubideak gauzatu ahal izateko kondizio ekonomikoak aseak behar dutela izan ezinbestez.
Auzia ez da berria. Herritargoaren ideia (normatiboa) eta ondasunen sorkuntza, lorpena eta jabetzaren arteko harremanari buruzko eztabaidak mendeak daramatza, eta, ondorioz, herritargoa eta baldintza materialen artean ematen den lotura eta segida zuzena behin eta berriro sumatzen da. Hori horrela, herritarraren estatusa bi ezaugarriekin uztar daiteke: zenbait ondasunen jabetzarekin eta bizitza publikoan parte hartzen dutenen gutxieneko berdintasunarekin.
Oparotasun-maila material bat edukitzea derrigorrezkotzat jotzen zuen Aristotelesek herritarra izateko, are gehiago polisa bezalako egitasmo kolektibo bat burutu nahi izanez gero. Kantek ere antzeko jarrera agertzen du herritarraren gaitasunaz ari denean: ahalmen horrek autonomia eskatzen du eta hori desagertu egiten da norberaren behar materialak beste baten menpe aurkitzen badira. Ildo horretatik, 1789ko Gizakia eta Herritarraren Aldarrikapen Unibertsalak herritargoaren erabilerak oinarri garrantzitsua jabegoan zuela azpimarratzen zuen.
Marxek ere Zur Judenfrage saiakeran Estatuaren zurikeria salatzen zuen, alde batetik, jaiotzari, estamentuari, kulturari edo lanbideari dagozkion desberdintasunak formalki ezabatu egiten zituelako, eta, bestetik, eraikuntza politikoa diferentzia horien arabera gauzatzen zuelako.
Berdintasun-aldarrikapenak, finean, benetan ematen den desberdintasuna mozorrotu egiten du eta egitura sozialak ezartzen dituen harreman politikoak ezkutatu. Gauzak horrela, bizitzarako baldintza materialak eskuratzeko aukerak eskubideak modu batera edo bestera gauzatzen ditu, ekonomia eta merkatuaren arteko lotura zuzena begi-bistan utziz.
Gizaki arrazional baten balore morala ez dago borondate ona izatearen esku, gizakiak duen askatasunean baizik, eta ahalmen horren erabileratik sortzen den duintasunaren balioan. Kanten ustez, duintasunaren jatorria gizakiak morala izateko duen gaitasunetik dator: "gizakia duina da morala izateko gaitasuna duelako, eta gaitasun hau askatasunaren jabe delako gauzatzen da, duintasunaren balioan aditzera emanez". Gizakiak ez du preziorik, duintasuna baizik, eta horregatik da helburua bere baitan. Hori horrela, gizakiak berezko balioa du, eta ez prezio bati erants dakiokeen balio erlatiboa.
Horretan datza, azken finean, eskubide sozialen defentsa, hau da, herritartasuna gutxiengo baldintza batuei lotuta eman daitekeela soil-soilik. Gizakien autonomiarik gabe ez dagoelako egiazko herritartasunik, autonomia horren babesa ezinbesteko gertatzen da.
Gizabanakoak ezin dira modu abstraktuan kontsideratu, diferentzia sozialei erantsiak baizik. Herritartasuna guztientzat aldarrikatzea ez da nahikoa, ez badira hori gauzatzeko berme sozialak ezartzen. Horren ondorioz, eskubide sozialen defentsa demokraziarako baldintza bilakatzen da, eta, beste modu batera esanda, ez dago aldarrikapen demokratikorik baldintza sozialak bermatzeari uko egiten bazaio.
Eskakizun horren muina, esan bezala, gizakien duintasunean dago, baina , hala ere, ez gaitezen galdu duintasunaren zurrunbiloan, duintasun hitzak (eskubide hitzak bezala), tamalez, erabilera asko izan ditzakeelako, eta nahasmen handia sortu ere. Ez ahaztu, beraz, duintasun horren zaintzak lehenengo urratsak dituela, premiazkoenak, bizibideari atxikiak. Lehendabizi horiei erreparatu, eta gero gerokoak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.