Idazlearen profila
Nobela historikoa deituriko genero narratiboaren barneko azpigeneroa da pertsonaia historikoa baten bizitza berreraikitzea, batez ere pertsonaia historiko horri buruz berri gutxi direnean, eta asmakizunerako bidea dagoenean. Egia da, horrela jokatzen denean, generoaren topikoak betetzen duela dokumentu historikoak eman ez duena.
Horrela gertatu de Joxan Oiz (Donostia, 1968) argitaratu duen lehen nobelan. Beñat Dardo eleberriaren mataza nagusia Bernat Etxepareren bizitzan oinarriturik da, hobe baina esaten badugu haren bizitzaz dakigunaz -batez ere kartzela garaia eta horren zergatiak- eta haren bizitzaz ez dakigunaz. Horregatik aukeratu da izenbururako Etxeparek ez zuen deitura bat, Dardo, eta estali benetakoa; izenburuan bertan fikzioa azpimarratu delarik.
Kontakizuna multzo bitan -hiru eranskina kontuan hartuta- banandua da. Lehendabiziko kapituluan, ia nobelaren zabalpenaren erdia betetzen duena, Bernat Etxepare kartzelan dugu eta han ezagutu duen Martin Bereau borreroari bere bizitzaren kontakizuna egiten dio. Bigarren zatian Etxeparek bere liburua argitaratu arte egin duen bidea kontatzen da sei kapitulu laburren bidez. Eranskinean Etxeparek argitaratu gabe utziriko poema baten aurkikuntzaz fikzionalizatzen da.
Zeintzuk dira baina generoak emandako bideak? Elkarrizketa, adibidez. Daturik ez dagoenean pertsonaiak bere bizitza kontatzen du, noizbehinka atzera eginez, baina nobelaren pisua ez doa ekintzaren aldetik, erreflexioaren aldetik baino; kontaketa tradizionala da beste bide bat: narratzaile orojakilea, hutsuneak betetzen dituena; dokumentazioa litzateke beste bat, tentu handiz egin beharreko kontua, zeren nabari da noiz erabili den dokumentazioa (Euskal Herriko inpresoreen historia kontatzen denean, edo Bernard Lehete jaunaren inguruko poetak aipatzen direnean), eta noiz ez, pertsonaiei buruz, edo tokiei buruz informazio orokorra ematerakoan; denboraren erabilera laxoa beste bat da; eta pertsonaien zergatiak garbi ez geratzea: zergatik jarraitzen du borreroak apaiza, generoak eskatzen duen pertsonaia biren interakzioaren izenean ez bada?
Joxan Oizek berebiziko ahalegina egin du errenazimendu garaiko hizkera bat sortzen eta hura bere ezaugarriekin moldatzen. Baina hizkeran jarritako arretak ez du bere bide narratiboa leundu.
Beñat Dardo. Joxan Oiz. Susa. Zarautz. 2006. 189 orrialde. 13,30 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
La Nochevieja de los famosos: Elsa Pataky y Chris Hemsworth en un barco o el resumen del año de David Beckham sin su hijo Brooklyn
Dormir mejor como propósito de año nuevo: “La ansiedad y el drama no favorecen el sueño. Así que desconecta las aplicaciones de sueño”
Cuándo salen las audiencias de las campanadas de Nochevieja en televisión: el duelo de Antena 3 y La 1
La policía investiga la muerte de un mujer de 26 años tras caer de un piso 11 en Villaverde
Lo más visto
- Un petrolero perseguido por Estados Unidos en el Caribe pintó una bandera rusa en un intento de escape
- Jubilarse a los 66 años y 8 meses llega a su fin: la nueva edad de retiro de 2026
- El vestido de Cristina Pedroche en las Campanadas 2025: un traje hecho con sus anteriores estilismos y en recuerdo a las personas con cáncer
- Sandra Barneda: “Eso de las izquierdas y las derechas es arcaico, un pensamiento que solo sirve para marcar distancias”
- Crece el “analfabetismo religioso”: dos de cada diez catalanes no saben qué se celebra en Navidad




























































