_
_
_
_
Gaiak

'Euskera' aldizkaria on-line erabiltzeko bilaketa-tresna berria garatu dute

Euskaltzaindiaren Euskera agerkari ofiziala inoiz baino eskuragarriago dago Akademiaren web gunean garatu den bilaketa tresna berriari esker. Aurrerantzean, aldizkariaren azken aleak ez ezik, internautek Euskeraren bilduma historiko osoan barna nabigatzeko aukera izango dute, Euskaltzaindiak 1919ko irailean egin zuen lehen bilerako aktatik hasi eta 2005eko abenduan plazaratutako 50. aleraino.

Horretarako, aski izanen dute www.euskaltzaindia.net/euskera helbidera sartu eta bilaketa modua hautatzea. Bilaketaren emaitzak pdf formatuan aurkezten dira, xehetasunei buruzko fitxa eta guzti, testuak faksimilean kontsultatzeko parada eskainiz.

Euskera aldizkariaren artxibo elektronikoan bilatzeko programa berriaren bidez, xerkaketak bi eratan egin daitezke: era arruntean, bilatu nahi den testuaren egilea, izenburua edota urtea sartuta; eta bilaketa aurreratuan, Euskaltzaindiaren barne antolaketari dagozkion karguak, lantaldeak, jardunaldiak eta araugintza bezalako parametroen arabera.

Funtsean, Azkue Bibliotekako katalogoan bilatzeko programaren moldaketa izan da tresna informatiko berri hau abian jartzea erraztu duena. "Euskera agerkariak duen garrantzia gogoan hartuta, egoki ikusi dugu argitalpen horrentzako berariazko bilaketa-programa informatiko bat sortzea", azaldu dute Akademiatik.

Hala eta guztiz ere, bilaketa betiko moduan egin nahi dutenek, Euskaltzaindiaren batzar-agiriak deritzon atalean sartu eta Euskera aldizkariaren zerrenda osoa erabili ahal izango du begien aurrean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_