"Biolentziaren mundu-ikuskera amiltzen ari da"
Maldetan sagarrak liburuan bildutako testu guztiak, Jokin Muñozena izan ezik, UEUren 2005eko ikastarotik ateratakoak dira. Egile batzuk -Harkaitz Cano, Mikel Hernandez Abaitua eta Hasier Etxebarria, kasu- beren esperientzietan oinarritu dira gaiari heltzeko. Markos Zapiainek eta Aitzpea Azkorbebeitiak, berriz, Etakideen nahigabeko irudipenak eta Euskal gatazka Joseba Sarrionandiaren testuen argitan arakatu dituzte, hurrenez hurren. Eta gainerakoek nork bere ikuspegia azaldu dute gatazka eta literaturaren arteko harremanei buruz landu dituzten testu mamitsuetan.
Alabaina, Ibon Egaña eta Edu Zelaieta liburuaren egilekideek aitortu dutenez, Jokin Muñozek Iruñeko Hezkuntza Eskolan (2005eko martxoan) eman zuen hitzaldiak akuiluaren lana egin zuen hilabete batzuk geroago Biarritzen Euskal gatazka euskal literaturan gaiari heldu zioten idazle eta idazleengan.
Jokin Muñozen esanetan, "gizarte hau, eta euskararen mundua bereziki, gaixorik dago", eta gaixotasun hori ditxosozko "euskal arazoa"ri lotuta dago.
Gure kasuan, "aktualitateak errealitatea jaten duela" uste du Muñozek, eta errealitatea ikusi nahi bada, ezinbestekotzat jotzen du "aktualitatetik urrutiratzea".
Baina ez da hori, antza, euskal idazleek azken urteotan egin duten ahalegina. "Euskaldun zintzoaren txipa oso ondo txertatuta daukagu, eta euskal idazle zintzoarena ere bai; 30 urteko abertzaletasun soziologikoaren ondorioa besterik ez da hori", idatzi du.
Castejongo euskal idazlearen ikuspuntutik, "gure mitikotasuna, poetikotasuna, unibertsaltasunaren kontu hori Obabarekin batera agortu zaigu" sormenari dagokionez, eta munduan zer esana izango duen literatura izan nahi badugu, "gizarte gaixotu baten berri" eman beharra dago; "eta orduan bai izango dugula munduari zer kontatua; eta irrikaz eta interes handiz entzungo digute", gaineratu du.
Kontu honetan ere denbora arerio dela ohartarazi du: iritziak eta jarrerak baldintzatzen dituen "kodigo existentzial" edo "mundu-ikuskera hori biolentziaren kulturarekin batera
amiltzen ari da, eta ez gara enteratzen ari".
Muñozek identitatean kokatu ditu euskarazko idazleen tabu nagusiak, "baina mundu sinboliko berriak sortzen ari dira euskararen munduan, eta hori ez dugu gure literaturan islatzen jakin".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.