_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Ezberdintasuna

Euskal ipuingintza berria inork baino hobeto ezagutzen duen -ikus haren Bizkaiko euskal idazleen ipuingintza modernoa (Labayru, 2005)- Alvaro Rabelli (Basauri, 1969) ipuin liburu batekin datorkigu oraingoan teoriatik praktikara eta sorkuntzara pausoa emanik.

Egurrezko hankak deitu du bere ipuin liburua. Zenbait lehiaketan irabazle suertatu ondoren, eta zenbait ipuin han-hemenka argitaratu ostean, osotasunera begira eta batasun asmoz eginda dagoen ipuin bilduma eskaini du Rabellik oraingoan.

Alde batera utziko dugu euskararen zertzelada, bizkaieraz aurkeztu izana alegia, Labayru ikastegian ohi denez, eta liburua bere bide narratibo eta sinbolikoan irakurriko dugu.

Batasunaren kariaz, mikro-ipuinak eta ipuin luzeak tartekatu egiten dira liburuan zehar, eta horixe izan liteke liburuaren lehen ezaugarria, mikro-ipuinen agerpena, hain zuzen ere, nahiz eta Rabelli ez den lehena hori aurkezten.

Ipuin laburrok, gainera, per-tsonaien izenekin loturik daude, eta hartariko batek eman dio izena bildumari.

Formaren aldetik batasuna badago liburuaren diseinuan, ez da horrelakorik gertatzen ipuinen asmamenean. Fantasiako ipuin batekin hasten da bilduma hau (Michel izenburukoarekin) eta ipuin hiritarrekin jarraitu, droga eta errealitate eta fikzioa batzeko ahaleginetan (Alizia, Aitaren azken borondatea), errealismoa sozialetik igaro (120 harmaila) eta ipuin lirikoan amaitzeko (Jon Mirande Bilbon).

Alvaro Rabellik deskribapena maite du eta giro hiritarrak osatzea, aipagarria zaio droga mundua (Alizia, Egurrezko hankak), giro jausia eta nihilista (Prologoarena eta Epilogoarena testuen arteko jauzia ikustea besterik ez dago), objektuak sinbolizatzeko joera ere nabaria da (Zapata baltzak, Egurrezko hankak, Elektrotresnak).

Paradoxa, eta ametsaren eta errealitatearen arteko kinka maiz indartsu darabil, nahiz eta zenbait ipuinetan matazaren haria ez den ongi bilbatu.

Ipuin liburu honetan Alvaro Rabellik, bestalde ipuin modernoaren historiaren teoria oso ongi ezagutzen duenak, garai desberdinetan idatzitako kontakizunak bildu ditu.

Horregatik datorkio tonu desberdinen susmoa irakurleari, eta horregatik, baita ere, hain garrantzitsua izan da egitura baterakorra jartzea liburuari, ipuinak eta mikroipuinak txandakatuz.

Alvaro Rabelli: Egurrezko hankak. Labayru. Bilbo, 2006. 180 orr. 7 euros.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_