_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Baroja eta historia

"Ekintza-gizonak uste du ekin, bere inspirazio propioez bakarrik ekiten duela, bera dela aukeramena ongien adierazten duena, bera zer egin behar den eta zer ez erabakitzen duena, eta, hala ere, bera da patuaren legeari lotuen dagoena, bera gertakizunen indarrak arrastaka ibilarazi ohi duena." (Pío Baroja)

Barojak historia pentsamenduaren heziketa modura ulertzen du, oraina argitu eta etorkizunari begira prestatzen gaituen portaera gisara, irakaspen moralik gabe. Barojak egiazkoa eta bere buruarekin leiala izan nahi zuen. Hala zioen hil baino urte batzuk lehenago: "nik honako goiburu hau onartuko nukeen: egia beti, ametsa bere eremuan". Haren ustez, ezer baino lehen eta gauza guztien gainetik, egia zen beharrezko eta zintzotasuna ezinbesteko. Barojak zurikeriak eta konbentzionalismoek gomendatutako balaztetatik aske izan nahi zuen, eta, iraganaren eta historiaren aurrez aurre jarri zenean, bere ahalegin guztia jarri zuen benetako detaile bat erants zezaketen argibideak bilatzen, datu horiek hutsalak iruditu arren.

Barojak historia ikertu zuenean, Galdosek ez bezala, protagonista baten gidaritzapean egin zuen bidaia hori, pertsona berezi horrekiko kuriositatea ase nahian, lagun horrek zeharkatutako lekuak arakatuz. Barojari historia puzzle baten antzera agertzen zitzaion, errautsez, hezurrez, alez eta pusketaz hornituta, birrinduta, txiki-txiki eginda. Aukera gutxi, beraz, egiak distira egiteko. Orduan, historiagileak, Barojaren ustez, aukera bat baino ez zuen: arrazoimenaz eta logikaz gain irudimenari lekua eman, eta, ikertzaileak biltzea lortu dituen egiazko datuen gainetik, irudimenari askatasun osoz pausatzen utzi.

Hori egiteko, Barojak protagonista bat behar zuen, idazlearen espiritu ameslariari eta heroikoari hegan egiteko aukerak eskaintzen zizkion pertsonaia. Aviranetarekin, Barojak bere intimitateko alderdi bat iraul zezakeen, bizi baldintzengatik iluntasunera kondenatuta zegoena, hain zuzen. Horrela zioen Barojak 1918an idatzitako Ordu bakartiak liburuan: "Ekintza, handinahiarengatik edo plazerarengatik egiten bada, hutsala iruditzen zait. Ekintza espirituaren gimnasia da niretzat, nire burua gainditzeko aukera ematen didan tresna, baina ez plazerak eraginda, harrotasun-sentimenduak bultzatuta baizik".

Eta Aviraneta izeneko pertsonaren oroitzapena bazen oraindik Barojatarren familian. Gizaseme erlijiogabea, eskuzabala, politikaria, bidaiaria, konspiratzailea...

XIX. mendeko espainiar historialariek ere sarritan aipatzen zuten haren izena, laudorioekin ere behin baino gehiagotan: liberalismoaren aldeko zerbitzu handiak egindako gizona zela, behar bezalako justizia egin ez zitzaiola bere garaian, Bergarako hitzarmena eta karlismoaren porrota lortzeko egundoko lana egin zuela, ez zuela inoiz bere burua aberastu nahi izan, ondradu eta zintzo jokatu zuela beti. Era berean, haren kontrako literatura zabala ere aurki zitekeen: traidore, oportunista edo miserable hitzekin karakterizatzen zuten gizaki modura erakutsiz.

Barojak bazuen protagonista aproposa historiaren bidezidorretik ibiltzeko, eta une horretatik haren alde jarri zen erabat. Hala deskribatzen du Konspiradore-ikastuna izeneko hitzaurrean: "Aviraneta goitik beherako gizon zintzoa zen, bitartekoez arduratu gabe emaitzak bilatzen dituzten horietakoa; Aviraneta gauza bakoitzak bere izena zuela uste zuen politikaria zen, eta pentsatzen zuen egia ez dela inoiz ezkutatu behar, ezta maneatu ere". Aviraneta Barojak hainbat gorrotatzen zuen erretorikaren aurka agertzen da: "egiteekin eraiki nahi izan zuen trapuekin baino eraikitzen ez den lekuan. Eta porrot egin zuen..."

Baina Barojak dioen bezala, Aviranetak bere garaia bizi izan zuen, orduko gorroto eta maitasunekin, garaiko handitasun eta zuhurkeriekin, eta intentsitatez bizi izan zuen, gainera. Geroztik, idazleak izango du historia zeharkatuko duen bere neurriko heroia "erlijioaren, moralaren eta demokraziaren gainetik, argazkilari eta kazetari guztien gainetik..., ekaitzen erdian, gorrotoen erdian, maskuri etekinzalea duten oliba-kolorezko gizaki inbidiatsuen gainetik, besteei arau zaila inposatzen dakiena; bai, gizakia gelditzen da, heroia, alegia".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_